Ibilbide luzea eta motza egongo dira aukeran
Igandean jokatuko da XII. Zegama-Aizkorri mendi maratoia, eta probak berez izan ohi duen oihartzunari eguraldi txarrak eragin ditzakeen aldaketek sortu duten interesa gehitu behar zaio. Azken egunetan Aizkorrin egin duen elurrak ibilbidea baldintza zezakeela pentsarazten zuen, baina antolatzaileek jakitera eman dutenez, "igandean eguraldi txukuna espero da eta ez dago ibilbidean aldaketarik egiteko asmorik". Beraz, elurretan egin beharko dute gora eta behera parte hartzaileek, eta haiekin batera maratoia ikustera joango diren dozenaka ikuslek.
Tontorrez tontor ehun milia Ostiral arratsaldean hasiko da Ehunmiliak probaren seigarren edizioa, 12 jatorritako korrikalariekin .Lehen parte hartzailea 23 orduren bueltan iritsiko ...
Ordu beteko atzerapenarekin, baina abiatu dira Goierriko Bi Handiak probako korrikalariak ere. Eguraldia dela-eta, 00:00etan irten dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik, eta antolatzaileen erabakien ondorioz, ezin izango dute Txindoki igo. Hala jakinarazi diete korrikalariei ere gua erdia puntuan zenean. Bihar helmugan, 10:00ak alderako espero dute G2Hko aurtengo lehen korrikalaria.
Abiatu dira korrikalariak mendian gora. 18:00etan puntuan ekin diote ibilbideari Beasaingo Loinazko San Martin plazan, eta 168 kilometro dituzte orain aurretik. Eguraldia lagun bada, Txindoki eta Aizkorri igo beharko dituzte, eta tartean hainbat eta hainbat gailur gehiago. Plaza inguruak eta Kale Nagusia jendez gainezka zirela irten dira korrikalriak, eta lehena bihar arratsaldeko lehen orduan iritsiko da Beasaingo plazako helmugara. 23:00etan Goierriko Bi Handiak probako korrikalrien txanda izango da.