mendi lasterketak

Arriarango mendi lasterketa luzean Joseba Larralde beratarra eta Oihana Zubillaga anoetarra garaile

Ibilbide motzean, Mikel Usandizaga aiarra eta Irati Larrañaga usurbildarra nagusitu dira. 171 korrikalarik parte hartu dute bi probetan. Lokatza ugari izan dute mendi bideetan.

Leharrei mendi lasterketa ez da jokatuko, apirilaren 4an

Koronabirusaren krisiagatik eta murrizketengatik, 5. ekitaldia bertan behera utzi du antolakuntzak. Beste data batean jartzea ez dute baztertu, oraingoz.

Mikel Valdivielso (Ehunmilak)

«Nekez aurkituko dugu gu bezain erotuta dagoen jendea»

Mendizalea, mendi korrikalaria eta Ehunmilak probaren arduraduna da Valdivielso. Halere, ez du izaten mendira joateko denbora askorik, antolaketa lanek denbora asko kentzen baitiote. Hala ere, merezi duela dio.

Goierri Trail Kopa

Zaldibiako I. Mendi Lasterketa larunbatean jokatuko da

Zaldibian antolatu duten lehendabiziko mendi lasterketa da Goierriko Kopako luzeena eta gogorrena. Aralarren barneratuko dira, eta Ganbo gaina (1.417m) da sabaia ibilbide luzean (28 km, 2.100 metro positiboko desnibela). Ibilbide motza ere jarri dute, 15 kilometrokoa eta 1.000 metroko desnibel metatukoa.

Zegama-Aizkorri

Hemezortzi urte beteta dator

Bihar hasiko da mendiaren eta korrikalarien festa Zegaman, Kilometro Bertikalarekin. Igandean jokatuko dira Zegama-Aizkorri XVIII. mendi maratoia eta junior traila

Aitziber Osinaldek irabazi du Kangas Mountain Maxi Traila

Asturiasen jokatu da proba aurreko igandean. Sailkapen orokor absolutuan zortzigarren dago lasterkari legazpiarra

Mendi Lasterketa Mistoa egingo dute larunbatean Ezkion

Ezkion Martxan taldeak antolatu du eta aurtengoa bigarren ekitaldia da

Goierriko Hitza

Mayi Mujika: «Espainiako eta Munduko kopetan parte hartuko dut»

Mayi Mujika (Legazpi, 1988) mendiko korrikalariak lehen denboraldia egin du selekzioarekin. Emaitza bikainak lortu ditu. Asteburuan Karakateko igoera irabazi zuen. Betidanik egin al duzu kirola? Denetik probatu dut. Umetan atletismoa

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Axari Trail proba, iruditan

Ander Iñarra eta Oihane Azkorbebeitia izan dira azkarrenak Idiazabalgo helmugan.

Goierriko Hitza

Irati Zubizarreta munduko bigarren txapelaren bila

Bihar eta etzidamu lehiatuko da Zubizarreta munduko mendi lasterketako txapelketan

Penaz, baina erabakiarekin ados

EHM eta G2H probetako korrikalariek begi onez ikusi dute antolakuntzak hartutako erabakia; pena eta amorrua sentitu bazuten ere, erabaki zuzena izan zela uste dute

Goierriko Hitza

Jon Aizpuru: "Amorrua ematen duen erabakia, baina hartu beharrekoa"

Jon Aizpuru hirugarren zioan Ehunmilak bertan behera gelditu zenean, baina zentzuzko erabakia izan dela dio

Goierriko Hitza

Dortsalik ez denentzako

Izen-ematea ordubetean beteta, ia 400 laguneko itxaron zerrenda izan du G2H probak .Aitziber Osinaldek ez du hartuko parte .Dani Agirrek hirugarrena nahi du

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa