
Minbiziaren aurkako hamabostaldia bihar hasiko da, Beasainen. Kanpaina honekin Minbiziaren aurka Gipuzkoa elkarteak pertsona gehiagorengana iritsi nahi du, "gure arreta berritu eta zerbitzu gehiago eskaintzeko"

Eneritz Martinek (Beasain, 2000) garuneko tumorea izan du bitan. Bi aldiz pasa da kirofanotik, guztia egiten ikasi behar izan du berriro, baina Gradu bat ikasten eta praktikak egiten ari da. Aukera errealak nahi ditu.

Gizonezkoen osasuna eta bizitza osasungarriagoa bultzatzeko Movember mugimendua babestu dute. Igerilekuan erreleboka igeri egin dute, eta 150 euroko diru ekarpena batu dute.

Minbiziaren Aurkako Elkarteak azaleko minbizia prebenitzeko kanpaina abiatu du aurten ere. Ordizian eta Legorretan izan dira jada melanina frogak egiten eta aholkuak ...

Minbizia duten emakume askok ilea galtzen dute, baina denek ezin dute ileorderik erosi garestiak direlako.
Urria arrosa kolorez jantzita dago, bularreko minbiziaren inguruan ...

Eguzkiak aztarna utz dezake larruazalean eta etorkizun hurbilean osasun arazoak sor ditzake horrek.
Uda iritsi da eta eguzkia hartzeko era desegoki batek larruazaleko ...

Luis G. G. amiantoak eragindako minbiziagatik hil zen. Sendiak dio CAFek ez zituela behar beste neurri hartu ekiditeko, eta kalte ordainak eskatzen dizkio

900 euro inguru bildu zituzten.

Maider Sierra (Ibarra, 1978) Minbiziaren Aurkako Elkarteko psikologoa da. Goierrin elkarteak daukan egoitzan hartzen ditu minbizia duten gaixoak eta haien senideak. ...

Minbiziaren Aurkako Elkarteak urtarrilean Zumarragan egoitza ireki zuenetik, barrura zein kanpora begirako ekintzak segidan antolatzen ari dira. Kolon minbiziaren prebentzioari heldu zion Osakidetzak 2009an, eta elkartea, bide beretik, prebentzio lana indartzen ari da. Zumarragan egin berri duten hitzaldian minbizi mota honen eta elikadura ohituren arteko lotura estua dela erakutsi dute. Antton Otaegi Ezkio-Itsasoko kontsultategiko lehenengo arretako medikua da. Berak, hitzen eta grafikoen bitartez minbizi mota honen berri eman, eta Casino elkartean bildutakoen galderei erantzun zien. Basque Culinary Center-eko Antonio Sanchez sukaldariak, bien bitartean, elkarteko sukaldean hiru plater prestatu zituen. «Elikadura osasuntsua eta zaporeen gozoa bateratu daitezkeela ikus dezazuen», esan zuen.



