sortzen

Nazioartean nola saldu azalduko dute hilaren 20an Sortzen enpresa haztegian

Uggasa garapen agentziak, Gipuzkoako Bazkundearen eta Aldundiaren laguntzarekin, Nola saldu nazioartean, bitartekariekin edo gabe jardunaldia antolatu du hilaren 20rako. Saioa 15:00etan hasiko da. Asteko, Amaia Ferrok, Bazkundeko Nazioartea arloko zuzendariak, merkatu batera sartzeko bide ezberdinak aztertuko ditu. Ondoren, zuzeneko eta zeharkako sarbideei buruz mintzatuko da. Bukatzeko, parte hartzaileen galderak erantzungo ditu. Jardunaldi hau doan da eta Goierri garaiko enpresei zuzendua dago. Informazio gehiago nahi dutenek, 943 72 58 29 zenbakira dei dezakete.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Robotika enpresa japoniar batek filial bat irekiko du Urretxun

Cyberdyne Inc. robotika enpresa japoniarrak filial bat irekiko du Urretxun, Goierri Garaiko Uggasa garapen agentziarekin. Bost urteko epean 10-12 lagunei lana ematea espero dute. Cyberdyneren errobotekin, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako errehabilitazio zentroa irekiko dute Urretxuko industrialdeko Sortzen enpresa inkubategian. Egitasmo hau Mankomunitateak, ospitalearekin eta sektore horretako gainontzeko profesionalekin, arlo soziosanitarioaren alde egindako apustuaren fruituetako bat da.

Otamotz.com - Albisteak

Ekintzaileei diru-laguntzak emango dizkiete

Bosgarren urtez jarraian, Urola Garaiko mankomunitateak, Uggasa garapen agentziaren bitartez, Lanbideren erakunde laguntzaile egin da eta ideiak garatzeko tutoretzak eskainiko ditu. Tutoretza intentsibo hauek proiektu edo ideia bat duten pertsonei

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Neuro-errehabilitazioari buruzko jardunaldia, bihar Urretxun

Bihar, 18:00etan, neuro-errehabilitazioari buruzko jardunaldia egingo dute Urretxuko Mugitegi industrialdeko Sortzen eraikinean (C bidea, 18. zenbakia). Aldundiko ordezkari batek eta Toledoko paraplegiko ospitaleko eta Erromako laborategi bateko adituek parte hartuko

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Enpresa sortzaile izateko formazioa eskainiko dute Sortzen Inkubategian

Sortzen enpresa ekintzailetza bultzatzen duen egitasmoaren baitan formazio praktikoa eta doanekoa egiteko aukera dago. Goierri garaiko Uggasa garapen agentziak kudeatuko du ikastaroa. Amaia Amenabar arduradunaren hitzetan, «ikastaroaren helburu nagusia da parte hartzen duen pertsonak egunen batean proiektu bat badauka buruan, proiektu hori gauzatzeko baliabideak edukitzea».

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa