
Gobernu Batzordeak Ixabel Olano parkea eraberritzeko eta Antzizargo taberna berrirako proiektuak onartu ditu. Porteriako eraikina eraisteko, argi berdea.

Zaldibiako udaletxearen azpialdean atzo inauguratu zuten udal esleipeneko taberna berria, Mari Carmen Sainz-Ajaren ardurapean. Gosari, pintxo eta ogitarteko aukera du; jubilatuen biltoki ere izango da.

Legazpiko Udalak abenduaren 26ra arte ireki du eskaitzak aurkezteko epea

Bihar arratsaldean Antioko Interpretazio Zentroko taberna zein jatetxea ireki zituztela bi urte bete direla ospatuko dute. Pintxoak eta sagardoa banatuko dituzte doan 19:00etatik 21:00etara. Haurrentzako puzgarriak nahiz tailerrak izango dira

Beasaingo Bikale tabernak ateak itxi zituen igandean, 48 urteko ibilbidea egin ondoren. Arana eta Iturriotz kaleen arteko taberna honetan bizitakoak kontatu ditu Antton Aranburuk.

Antioko interpretazio zentroko lanen egoera erakutsi dute Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Pau Llimona arkitekto arduradunak. Eraikina bukatuta badago ere, taberna zein jatetxea ez dira martxan egongo Santa Isabel jaietako egunik handienean, Antioko erromerian, alegia. Egun horretarako, uztailak 2, komun publikoak irekita egongo dira eta kuadrillentzako mahaiak ere prest egongo dira.

Euri egunetan guraso askok haurrak Urretxuko pilotalekura eramaten dituzte eta azken aste hauetan ezin izan dute egin, bertako taberna ez delako jada egunero irekitzen. Tabernak itxita jarraituko du (egun berezietan

Eguraldi onak lagunduta ireki zituzten atzo Antioko Interpretazio Zentroko tabernako eta jatetxeko ateak. Bide batez, zentroko ateak ere zabaldu zizkieten Antiora igo ziren ehunka bizilagunei. Zazpiak aldera Mikel Serrano Zumarragako alkateak hitza hartu zuen. Ordura arte eta ondoren ere, Xamber musika taldearen zuzeneko emanaldia eskaini zuen. Serranok atzo bere poza agertu zuen “jendearen babesagatik” eta gaineratu zuen: “Urteetako ametsa bete da”.




