Aterpe tabernan margolan solidarioak daude ikusgai
Beasaingo Aterpe tabernak erakusketa asko jarri ditu bere 25 urteko ibilbidean. Une honetan Saharara laguntza bidaltzen duen gobernuz kanpoko Inshalah erakundeko hiru Iruñearrek -Olga Izquierdok, Peio Goellok, Iker Vallek eta Saraga Mittakuyek- egindako margolanen erakusketa daukate jarrita. Obra gehienak modu digitalean egindakoak dira, baina, bestelakorik ere badago. Salgai daude eta irabazten den dirua Saharara bidaltzeko erabiliko da. Erakusketa martxoaren 15a bitartean egongo da zabalik.