txapelketa

Gaztetxoentzat ere areto futbol txapelketa antolatu dute aurten

Beasaingo areto futbol txapelketak tradizio handia du herrian, eta dagoeneko 36. urtea bete du. Antolatzaileek lehiaketa hori gazteenen artean ere zabaldu nahi dute, ordea, eta aurreneko aldiz, gaztetxoentzako areto futbol txapelketa ere antolatu dute....

Goierriko Hitza

Kuadrilla arteko futbol lehiaren partidak jaian

Joan den asteburuan hasi zen Ordiziako kuadrilla arteko txapelketaren 33. ekitaldia. Aurten 15 taldek jokatuko dute, bi multzotan banatuta (A multzoan 8, B multzoan 7). Igandean jokatuko dira bigarren jardunaldiko partidak: Downtown-Meridiano 0 (12:00)...

Ordiziako Hitza

Joxe Artza eta Julen Herguedas txapeldun Argi Berrin

Joxe Artza eta Julen Herguedas ataundarrek irabazi dute Ordiziako Argi Berri elkarteko mus txapelketa, finalean Joseba Ona eta Jose Angel Rojo ordiziarrak 3 eta 2 mendean hartuta. 1.500 euro eta txapelak lortu dituzte irabazleek, eta 800 euro bigarren geratu direnek. Aurten ehun bikoteren muga ez du gainditu txapelketak, 27 herritatik etorritako 89 bikotek eman baitute izena. Gipuzkoakoak izan dira gehienak, baina Nafarroakoak ere baziren, Sakana eta Leitza aldekoak. Hauxe da parte hartzaileen jatorriaren zerrenda: Ordizia (30), Zaldibia (9), Beasain (8), Lazkao (4), Tolosa (4), Zumarraga (3), Leitza (3), Bergara (2), Zegama (2), Ataun (2), Ormaiztegi (2) eta Etxarri Aranatz (2). Donostia, Alegia, Leaburu, Lasarte-Oria, Usurbil, Villabona, Aizarnazabal, Arriaran, Ikaztegieta, Mutriku, Legazpi, Oñati, Soraluze eta Azkoitiatik bikote bana etorri da aurten. Txapelketa larunbat arratsaldean jokatu zen. Hirugarren Iñaki de Castro eta Manolo Casado beasaindarrak sailkatu dira (400 euro); laugarren Antonio Carrion eta Manuel Diez donostiarrak (200 euro); bosgarren Pepe Caballero eta Enrique Arce ordiziarrak (arkume bat eta bi txuleta); seigarren Vicente Lopez eta Miguel Guillorme ordiziarrak (arkume bat eta bi txuleta); zazpigarren Arrasateko Igor Barbero eta Roman Lopez (4 afari) eta zortzigarren Rufino Hernandez eta Jose Miguel Hernandez beasaindarrak (4 afari). Herriko lehen bikotea Joseba Ona eta Jose Angel Rojo izan [...]

Ordiziako Hitza

Goierriko bola txapelketa larunbatean hasiko da, zazpi jardunaldi jokatzeko

Egutegia zehaztuta, ordutegiak eta bolatokiak finkatuta, eta eskualdeko txapela jokoan dela, hastera doa Goierriko Bola Txapelketa. Hogeita laugarren aldia izango du aurtengo lehiaketak, larunbatean hasi eta martxoaren azekenera arte luzatuko denak. Denera zazpi jardunaldi izango dira, guztiak larunbatetan, eta tiraldi bakoitzean lortutako puntuen batura handiena duenak jantziko du Goierriko txapela. Aurreko urteetan bezala, berrogei bat bolarik parte hartuko duten aurreikuspena dute antolatzaileek. Txapelketaz txapelketa jarduten diren bolariek eurek atondu dute oraingoan ere egutegia, eta jardunaldi bakoitzaren martxa lehiaketak bisitatuko duen herrikoek hartuko dute beren gain. Ia hutsunerik gabe, otsailean geratzen diren zapatu guztiak eta martxokoak hartuko ditu Goierriko bola demak. Izena emateko aukera goizez nahiz arratsaldez egongo da, 10:30etik 11:30era, eta 16:30etik 17:30era. Bi ordu horietan izena eman duten partaide guztiek bota arte jarraituko du jardunaldiak. Otsailari dagokionez, hiru tiraldi izango dira. Gabirian ekingo dio bolak bueltaka, etzi, Alkainburu pilotaleku atzeko bolatokian. Ondoren, Idiazabalera eta Segurara joango dira bolariak. Martxoan, berriz, Zerainen berrekingo zaio txapelketari, hilaren 10ean. Lehenengo larunbatean tiraldia egongo da, Olaberrian, baina ez da txapelketarako baliagarria izango. Joxe Kerejeta bolari olaberritar zenaren omenezko lehiaketa independentea jokatuko da martxoaren 3an. Zerain eta Legazpi igaro ondoren, Olaberriara itzuliko da berriz bolatea, martxoaren 24an, baina orduan lehia ofiziala jokatzeko. Bukaera, Mutiloan [...]

Aimar Maiz

Euskal Herriko txapelketari etzi ekingo diote Oianguko palariek

Ordiziako Oiangu pilota elkarteko lau bikotek etzi ekingo diote Euskal Herriko pala txapelketari. Larruzko paletan, 22 urtez azpikoen mailan, Xabier eta Beñat Ibarguren ariko dira; Pala motzeko lehenengo mailan, Gari Arrietak eta Juankar Oterok osatuko dute bikotea; Larruzko paletako lehenengo mailan, berriz, Aitor Luzuriaga eta Jon Soraluze ariko dira elkarrekin; eta Pala motzeko bigarren mailan Iñaki Aranburu eta Iñaki Agirre izango dira bikote. Arrietak eta Oterok Gasteizen ekingo diote txapelketari, baina beste hiru bikoteek etxean dituzte partidak, 17:00etan hasita. Berasategik eta Goiburuk ezin Joan den ostiralean, bestalde, Oianguko Andoni Berasategik eta Rikardo Goiburuk ezin izan zuten larruzko paletako 3. mailako Gipuzkoako txapela jantzi, Euskal Jolas elkarteko Mikel Lopezen eta Imanol Etxeberriaren aurka galdu baitzuten (35-28).

Ordiziako Hitza

Iñaki Azurmendi: “Bukatu arte, konturatu ere ez nintzen egin aurretik nindoala”

Bederatzigarren saiakeran bete du ametsa Iñaki Azurmendi aizkolariak (Beasain, 1972): Euskal Herriko txapeldunaren txapela janztea. Elizondon (Nafarroa) jokatu zen final estuaren ondoren, «oso pozik» dago arriarandarra, aurrerantzean ere txapela defendatzeko intentzio guztiekin. Atzo Beasainen, Iñaki Azurmendi zen protagonista nagusia.  Jende askok zoriondu ninduen bai, eta eskertzeko da berotasun hori. Bistaz bakarrik ezagutzen nautenek ere zoriondu ninduten, eta denei eskerrak eman beharrean nago. Txapelaz gozatzeko beste modu bat izango da jendearen berotasuna, ezta? Urte askoan desio izan dudan garaikurra da Euskal Herriko txapela, eta jendeari ere ilusioa egin diola ematen du. Lagunek esan didatenez frontoian ere jende guztia zutik omen zegoen bukaeran, eta oso polita izan omen zen, baina ni ez nintzen horretaz jabetu ere egin. Noiz konturatu zinen Euskal Herriko txapelduna zinela? Bukatu nuen arte ez nintzen konturatu. Azken kolpea eman, aizkora utzi, atzera begiratu eta Nazabal enbor gainean ikus nuenean konturatu nintzen irabazi egin nuela. Izan ere, final estua izan zen. Azken unera arte ezin jakin nork irabaziko zuen.   Bosgarren egurrera arte Lopez joan zen aurretik, gero seigarrenenan nik pasa egin nuen eta ordutik aurrera, erdilanetatik aurrera, Nazabal eta biok aritu ginen, biok 15 segunduren barruan, estu-estu. Nik ez nion alde egiten eta berak ere ez zidan pasatzen. [...]

Beasaingo Hitza

Alazne Furundarena, 15. Europako txapelketan

Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak 15. postuan bukatu du Europa Txapelketako 100 metroko proban. Atzo goizean jokatu zen sailkatze lasterketan multzoko laugarren postua eskuratu zuen 11:85 denborarekin, finalerdietarako sailkatuz. Arrat...

Ordiziako Hitza

Furundarena eta Usabiaga, Europan lehiatzera

Ez da egunero errepikatzen den notizia, eta are gutxiago emakumezkoa izanda; izan ere, emakume kirolarien balentriak oraindik ere gizonezkoen itzalpean segitzen dute, eta hedabideek ere, sarritan, ez diete ematen merezi adinako oihartzunik. Kasualitatea ala ez, Ordiziako bi emakume kirolarik 23 urtez azpiko Europako txapelketetan parte hartuko dute aste honetan. Alazne Furundarena abiadura-lasterkaria Txekiako Ostrava herrira joango da, eta Irene Usabiaga txirrindularia Italiako Offida herrira. Kasualitatea ala ez, bi txapelketak hilaren 14tik 17ra jokatuko dira, ostegunetik igandera. Urte askoan Ordiziako Txindoki atletismo taldearekin aritu eta gero, azken denboraldietan Donostiako Atletiko klubaren koloreekin ari da Furundarena. Aurten denboraldi txukuna egiten ari da, eta erabat sasoiko dagoela erakutsi zuen uztaileko lehen asteburuan. Andujarren (Jaen, Espainia) 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu zen hilaren 2an eta 3an, eta Ordiziako korrikalariak jokatu zituen hiru probak irabazi zituen, txapelketa horretako izar bihurtuz. Jokatu eta irabazi zuen lehen proba 100 metrokoa izan zen. Gaur egun arerio nagusi duen Estela Garcia espainiarra hartu zuen mendean orduan, 11:93ko denborarekin. Hurrengo egunean, 20:30ean, 200 metroko finala jokatu zuen, eta horretan ere nagusi izan zen, bere kirol ibilbideko bigarren marka onena eginez:  24:31. Eta 22:00ak jota zirela lortu zuen urrezko hirugarren domina, kasu honetan 4x100eko proban. Atletikoko Iruretagoiena, Garrantxo eta Azpeitia [...]

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa