txirrindularitza

Aritz Urra irabazle eta Iker Barandiaran bigarren Astilleroko San Jose txirrindulari proban

Bi txirrindulari lazkaotarrak esprintean gailendu ziren, 23 urtez azpiko eta elite amateurren Kantabriako lasterketan.

24 etapako bizikleta-urtea

Errepideko txirrindularitzaren egutegia banatu du Gipuzkoako Federazioak. Goierrin lehen karrera Beasainen jokatuko da, martxoan. Irailera arte, guztira 24 proba daude.

Xabier Berasategik Mallorcan egingo du debuta profesionaletan

Bihar hasi eta igandera bitartean ospatuko da Mallorcako Challenge-a Balear uhartean, eta Goierriko bost txirrindulari profesionaletatik hiruk parte hartuko dute bertan.

Izagirre bigarren Ormaiztegiko ziklo-krosean

Cofidis taldeko Jonathan Lastrak irabazi du Ormaiztegiko ziklo-krosa. Ion Izagirrek eta Aitor Hernandezek osatu dute podiuma bilbotarrarekin batera.

Ormaiztegiko txirrindularitza goratzeko eskultura bat jarri dute

Santi Ijurko eskultoreak egindako irudia ostiralean inauguratu zuten, Ormaiztegiko lehengo eta oraingo txirrindulari ugari bertan zirela. Kirol horren alde, antolakuntzan edo praktikan ari diren edo aritu diren guztiak omendu dituzte.

Xabier Muriel zaldibiarra Movistarreko kirol zuzendarietako bat izango da 2023an

Txirrindularitza profesionaleko euskal talde gorenak fitxatu dituen hiru zuzendarietako bat da Muriel. Muriasen eta Caja Ruralen zuzendari izana, Kirol Zientzietan doktoretza egiten ari da, eta biomekanikan aditua da.

Alex Aranburu, Movistar taldearen salbaziorako puntu emaile onenetakoa

Txirrindulari ezkiotarra taldeko laugarren ziklista izan da puntuak biltzen, nahiz eta irailaren 15etik karreretara ez duten eraman. 735 UCI puntu eman dizkio Movistarri.

Simon Yatesek Ordiziako Klasikoari neurria hartua dio

Abaltzisketako azken igoeran erasoa jo eta bakarrik iritsi da Ordiziako helmugara. Bigarren txapela du; 2016an ere irabazi zuen

200 txirrindulari, Loinatz Probaren bila

Ibilbidea luzatu egin duten arren, azken kilometroak urterokoak dira. Mandubiako eta Olaberriako gainak erabakiorrak izango dira

Oneka Sanchezek ez du dominarik lortu Mallorcan

Omniumean erretiratu egin zen eta Madisonean bosgarren amaitu zuen

Oneka Sanchezek euskal selekzioa ordezkatuko du Espainiako txapelketetan

Omnium proban arituko da larunbatean; madisonean, igandean. Arene Perez ere bertan izatekoa zen, baina lesio bategatik ezin izango du

Gorka, 23.; Ion, 79.

Gorka Izagirre izan da Tokioko Joku Olinpikoetako errepideko txirrindularitza probako euskal herritarrik onena. Are gehiago, Espainiako selekzioko aurrena izan da

Unai Zubeldia izan da garaile Lazkaomendiko txirrindulari proban

Guztira 138 txirrindularik hartu dute parte gaurko lasterketan. Azken kilometroetan, Lazkaomendirako igoeran ihesean zihoan taldea harrapatu du pelotoiak.

Amateurren Gipuzkoako txapela Ataungo lasterketan ebatziko da

Ataungo 55. San Martin Proba jokatuko dute bihar, elite eta 23 urtez azpikoen mailan. 136 kilometroko lasterketa izango da, plaza inguruan hasi eta bukatuko dena.

Usabiaga ahizpak bikain Hong-Kongo Munduko Kopan

Tokioko Olinpiar Jokoetara sailkatze bidean puntuak pilatzen jarraitzen dute

Haritz Chico, Espainiako ziklo-kros txapelketan

Haritz Chico txirrindulari urretxuarrak Espainiako ziklo-kros txapelketan parte hartuko du, igande honetan Pontevedran. Chico gazte mailako proban arituko da. Euskadiko federazioak gazte mailako sei txirrindulari eramango ditu eta horietako bat

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa