
Profesionaletara iritsi berria da Jon Ander Intsausti (Mutiloa, 1992). Sei urteko esperientzia gazi-gozoa dauka dagoeneko Garikoitz Bravok (Lazkao, 1989). Biek Murias talde berrian ...

Atzo master mailako Zumarragako Hiria txirrindulari proba jokatu zen. Ciclos Gamen taldeko Teodoro Casabal nagusitu zen. Bigarren Asier Bajo izan zen eta hirugarren Koldo Mikel Gutierrez. Herritarrei dagokienez, Iker Zabaleta
The post Teodoro Casabelek irabazi du Zumarragako Hiria txirrindulari proba appeared first on Otamotz.

Zumaiako Saria izango da txapelketako lehenengo proba puntuagarria. Etzi Lehendakari Txapelketako lehen proba izango dute, Ereñon (Bizkaia).

Aitor Gonzalez laugarrena izan zen atzoko etapan, eta Mikel Elorza tarteko helmugetako garaile

Ander Alonsok (Mutiloa, 1995) Balearretako Mallorcako Challengean parte hartu zuen joan zen asteburuan, profesional mailako txirrindulariekin. Mutiloarra Espainiako pista selekzioarekin aritu zen. Gainera, martxoaren 21ean Euskadiko Lau Orduetan parte hartuko du. Nolatan txirrindulari? Ormaiztegin jaio nintzen eta umetatik Izagirre anaiak bizikleta gainean ikusi nituen. Ni ere animatu egin nintzen. Aholkurik ematen al zizuten? Lasai hartzeko eta gozatzeko esan didate beti. Nahiz eta kirol gogorra den, pausoak emanez, gauza politak egin daitezkeela. Ze ibilbide osatu duzu? Benjamin mailako bigarren urtean hasi nintzen eta bi garaipen pozgarrienak pistan irabazi ditut. Espainiako txapelketa irabazi nuen banakako jazarpen proban eta madison proban. Bi proba hauek dira gehien atsegin ditudanak. Goierriko txirrindulari gehienek ziklo-krosa egiten dute neguan, baina zuk pista nahiago duzu. Kadete mailan hasi nintzen, neguan entrenatzeko, eta hasieran beldur pixka bat eman zidan. Pixkanaka pistan ibiltzen ikasi nuen eta Euskadiko eta Espainiako selekzioetarako hautatu ninduten. Joan zen astean profesionalekin aritu zinen. Txikitako ametsa egia bilakatzen ari da. Hotelean Movistar taldekoekin, Greipelekin, Rebellinekin… egon ginen. Izugarria izan zen. Zer moduz moldatu zinen? Igandeko proban parte hartu nuen. Oso gustura aritu nintzen. Lasterketak 168 kilometro eta 3. mailako mendate bat zituen. Tropelari eutsi nion, hiru kilometroren faltan esprinterren taldekideak tiraka hasi ziren arte. Cancellara eta [...]

Edu Jimenezek Master 30 kategorian lortu du txapela; Xabier Mendiarazek berriz, Master 40B mailan

Josu Urrestarazu (Idiazabal, 1994) 23 urte azpikoen mailan lehiatzen da. Hirugarren denboraldia hasiko du maila horretan eta bere ahalmena erakusteko garaia dela dio. Nolatan halako bizikleta zaletasuna? Betidanik kirolaria izan naiz. Eskolan kirol guztiak egin nituen eta DBHn futbolean aritu nintzen. Baina lagun batzuek bizikletan ibiltzea proposatu zidaten eta, gainera, aita oso zalea dudanez, haur mailako bigarren urtean txirrindularitzan hasi nintzen. Aitak ere lasterketetan parte hartzen al zuen? Ez, baina lasterketak ikustea asko gustatzen zaio eta zikloturista da. Quebrantahuesos eta Irati Xtrem probetan eta herriko lasterketan parte hartzen du, besteak beste. Zein ibilbide osatu duzu txirrindularitza munduan? Lehen urtea ikasteko baliatu nuen eta kadete mailan dagoeneko postu onak lortu nituen. Gazte mailako lehen urtean mendiko saria eta tarteko helmugena irabazi nituen lasterketa batzuetan. Bigarrenean lesioak izan nituen. Ondoren, 23 urte azpikora pasa nintzen. Jolasa zena, jokoa bihurtu zen. Zer moduz 23 urte azpikoen mailan? Profesionalen moduan prestatzen direnen aurka aritzen gara. Baina guk txirrindularitza eta ikasketak uztartzen ditugu. Bigarren urtean postu onak lortu ditut Bidasoako eta Arabako itzulietan. Ziklo-krosean ere ibiltzen zara. Jendeak pista edo ziklo-krosa egiten du neguan eta nik pista egitea erabaki nuen. Lehen lasterketan erori egin nintzen eta beldurra hartu nuen. Denboraldia bukatzea lortu nuen, baina hurrengo [...]

Euskal Herriko Itzulia gaur iritsiko da Goierriko errepideetara. Eguerdiko ordubatean abiatuko da 5. etapa Eibartik, eta 14:30ak aldera sartuko da eskualdean, Matxinbentatik. Mandubiako gaina, Lierni eta Olaberria (hiruna aldiz) eta Barbariko gainetatik pasako dira txirrindulariak. Horiek izango dira, Beasaingo helmugarekin batera, zale gehien bilduko diren tokiak. Etaparen bukaera, berriz, 17:00ak alderako dago aurreikusita.

Ekainaren 9an dago kokatuta helmuga, egun horretan ospatuko delako Gipuzkoako Eskola Txikien festa Olaberrian. Eta, bertako ikastetxeko haurren eta gurasoen tropelak ekin dio lasterketari. Jardunaldi bakarreko ospakizunera mugatu beharrean, urte erdiko...