Itzuliagatik aparkamendu murrizketak Lazkaon

Euskal Herriko txirrindulari itzuliko 5. eta 6. etapak Lazkaotik igaroko direnez, nola zirkulazioan, hala aparkamenduan murrizketak izango dira. Ibilbidea itxi eta kale horietatik ezingo da ibilgailurik atera. Olaberritik behera, Santa Madalena, Mikelar, plaza eta Elosegi kalea zeharkatuko dituzte, Hiribarrendik Beasainerantz segitzeko. Ostiralean hiru aldiz igaroko dira txirrindulariak, eta moztu egingo dute zirkulazioa. 08:00etarako Mikelar 1etik errotondara kalearen bi aldeetatik autoak kendu beharko dira. Larunbatean, erlojupekoan, 14:00etatik 17:30a arte itxita egongo da ibilbidearen eremua.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa