txirrindularitza

Herrigunea hartuko du bihar eskolarteko txirrindulari probak

Eskolarteko txirrindulari proba jokatuko dute bihar Beasainen. Herrigunean antolatu duten 800 metroko zirkuituan bueltaka ariko dira gaztetxoak, arratsalde partean. Gipuzkoako hainbat klubetako kideak etorriko dira, guztira 40 txirrindulari inguru. Loi...

Beasaingo Hitza

Maite Murgiak hirugarren egin du denboraldiko lehen duatloian, Barakaldon

Maite Murgia kirolari lazkaotarrak podiumeko postua lortuz ekin dio duatloiko Euskal Zirkuituari. Barakaldon (Bizkaia) jokatu zen, atzo, denboraldiko lehenengo proba puntuagarria. Esprint distantzian aritu ziren duatloilariak: 5 kilometro korrika, 19,5 kilometro bizikletan, eta atzera 2,5 kilometro korrika. Murgiak (Trigoi Triatloi Taldea) 1:13:33 orduko denboran itxi zuen lana, Lourdes Oiartzabal irabazlearengandik (Antxintxika TT) 6:56 minutura. Bigarren Arrate Mintegi (Santander) sailkatu zen (1:07:44). Gizonezkoetan Jose Almagro (Santander) izan zen garailea (55:09) Barakaldoko 13. Duatloian; bigarren Kepa Ruiz (55:26) eta hirugarren Beñat Arnaiz (55:55). Taldeka Saltoki-Trikideak izan da irabazlea. Murgiak neguko triatloi denboraldi oparoa bukatuta ekin dio, orain, duatloiari. Neguko triatloien Espainiako Txapelketan, adibidez, 23 urtepeko txapeldun izan zen (sailkapen orokorrean 7.), Jacan (Huesca) urtarrilaren 22an. Ordukoan korrika 10 kilometro, bizikletan 33 kilometroko igoera Candanchuko eski estaziora, eta azkenik eskiatzen 10 kilometro egin behar izan zuen. Triatloiaz gain, neguan Euskal Herriko ziklo-kros denboraldiko hainbat lasterketa korritu ditu lazkaotarrak. Laudion (Araba) Euskadiko 23 urtepeko txapeldun eta Valentzian (Herrialde Katalanak) Espainiako txapeldunorde izan da, adibidez. Eskian, bestetik, 2005ean Espainiako iraupen eskiko txapeldun izan zen. Benasquen (2009) eta Anson (2010) triatloietako probak irabaziak ditu, biata ere.

Aimar Maiz

Ana eta Irene Usabiaga ahizpek lan txukuna egin dute Espainiakoan

Ana eta Irene Usabiaga ahizpa txirrindulariek lan bikaina egin dute asteburuan Mallorkan jokatu den Espainiako pistako txapelketan. Ahizpetan zaharrenak, Anak, urrezko domina bat –bikoteka abiaduran– eta zilarrezko bi domina eskuratu ditu, eta Iren...

Ordiziako Hitza

Irene Usabiagak 13. egin du Munduko Txapelketan

Irene Usabiaga txirrindulari ordiziarrak 13. postuan bukatu du emakumezkoen gazte mailako Munduko Txapelketako proba. Gaur jokatu dute lasterketa Danimarkan, eta Lucy Garner britainiarrak irabazi du, sprintean. Usabiaga, irabazlearen talde berean sartu...

Ordiziako Hitza

Donostiako txirrindulari Klasika Goierritik igaroko da, larunbat eguerdian

Donostiako 31. Klasika txirrindularitza probak larunbatean Goierrin barrena 30 kilometro egingo ditu. Donostiatik 11:00etan abiatuko da txirrindulari profesionalen tropela, Gipuzkoan barrena 234 kilometro egin eta 16:54 aldera helmugara iristeko. Go...

Aimar Maiz

Inoxcra eta Caja Rural nagusi Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelketan

Goierriko bi taldek, Beasaingo Inoxcrak eta Ordiziako Caja Ruralek irabazi dituzte Gipuzkoako erlojuaren kontrako txapelak, aurrenekoak kadete mailan eta bigarrenak jubeniletan. Jose Ramon Marotias zenaren omenezko X. proba jokatu dute gaur Ordizian eta Gipuzkoa mailako taldeak aritu dira lehian; kadeteetan 15 taldek parte hartu dute eta jubeniletak 13 taldek. Caja Rural taldeko Santi Osorok azaldu duenez, “kadeteetan ez da alde haundirik izan” eta nahiko proba estua izan da, aurreneko hiru taldeak minutu baten gorabeheran iritsi baitira helmugara. Inoxcrak egin du denborarik onena, eta haren atzetik gelditu dira Andoaingo Txirrindulari Eskola eta Lan Mobel taldea. Jubeniletan berriz, “erraz” nagusitu da Caja Rural. “Aurreko bi taldeak harrapatu” egin dituztela azaldu du Osorok, eta minututik gorako aldea atera diote bigarren egin duen Galdiano taldeari. SAILKAPENA Kadeteak: Inoxcra                  36.02 Andoaingo T.E.    36:36 Lan Mobel             37.09 Jubenilak: Caja Rural             47:29 Galdiano eraik.    48:46 Sumofic                 49:34 Ordizian lortutako txapelekin, aurten egin duten denboraldi bikaina borobildu dute Goierriko bi txirrindulari taldeek. Bi ibilbide Ordizian hasi eta bukatuta, bi ibilbide zituzten antolatuta. Kadeteek 20 kilometroko ibilbidea egin dute, Ordiziatik Alegiaraino. Jubenilek berriz, 34 kilometroko zatia egin dute, Amezketaraino joan eta etorri.

Arkaitz Apalategi

Izagirre anaien lagun-taldea etapa ikustera joango da

Ormaiztegiko Izagirre Anaiak Jarraitzaile Taldeak datorren astelehenerako, uztailak 25, goiz pasa antolatu du. Ordiziako Klasika jokatuko da, eta ormaiztegiar txirrinduzaleek herrikideak animatzera joateko txangoa prestatu duela jakinarazi du. Oraingoz...

Goierriko Hitza

Loinatz klasikan berrehun txirrindularik parte hartuko du igandean

Igandean jokatuko da Loinatz Klasika txirrindulari proba eta Ion Lazkanoren lehen memoriala. Azken urteetan apirilean egin izan ohi dute proba, aurten ordea, uztailean egitea erabaki dute, eta Loinatz elkartetik jakinarazi dutenez, berrehun txirrindulari inguruk parte hartuko du. Victor Martinez Loinatz elkarteko kideak eta lasterketako zuzendariak aurreratu du ibilbidean hainbat aldaketa egin dituztela aurten, abiadura handiko trena igarotzeko egiten ari diren lanak direla eta, Mandubiarako igoera kendu egin behar izan baitute ohiko ibilbidetik. Guztira, 148 kilometroko ibilbide berria osatu dute, eta Atagoitiko, Urkillagako, Gabiriako, Lierniako eta Olaberriako gainetara igo beharko dute. Bi tarteko helmuga ere egongo dira, biak Beasainen: bat helmugan eta bestea Trenbide kalean. Lasterketa 09:30ean hasiko da Gernika pasealekuan, eta 13:00ak inguruan amaituko da. %95 profesional mailara Loinatz Klasika lehen aldiz 1926an antolatu zuten eta ordutik, urte hauetan guztietan, proban parte hartu duten txirrindulariak kontaezinak direla esan dute antolatzaileek. Loinatz elkarteko Iñigo Arangurenek emandako datuen arabera, «klasika irabazi duten txirrindularien %95 profesional izatera iritsi dira, tartean ezagun asko». Ricardo Montero, Txomin Perurena, Jose Nazabal, Julian Gorospe, Peio Ruiz Cabestani, Abraham Olano, Aitor eta Unai Osa, Igor Astarloa, Patxi Villa, eta Aitor Perez Arrieta dira Beasaingo lasterketa irabazi dutenetako batzuk. Aurten ere, azken urteetan bezala, Espainiako hainbat talde etorriko da [...]

Eskeine Legorburu

Caja Rural taldea gustora, azken bi asteetan lortutako emaitza onekin

Ordiziako Txirrindulari Elkartea «oso aste intentsoak» bizitzen ari da. Eskolartekoen denboraldia bukatu bada ere, jubenilak gelditu ere egin gabe dabiltza; batetik, Gipuzkoako Itzulia izan dute, eta «emaitza oso onak» lortu dituztela azaldu dute e...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa