txirrindularitza

Caja Rural taldeko Asier Gandariasek irabazi du Legorretako Proba

Caja Rural talde goierritarreko Asier Gandariasek irabazi zuen larunbat eguerdian Legorretako 55. Txirrindulari Proba, Azentzio jaien atariko asteburuko ekitaldietako bat. Goierritarrak jaun eta jabe izan ziren sailkapenean, eta Caja Ruralek erakustaldia egin zuen lehen zazpi postuetan lau txirrindulari sartuta: Gandarias irabazle izan zen, Iker Azkarate lazkaotarra hirugarren, Asier Unanue aramarra laugarren eta Pello Olaberria mutiloarra zazpigarren. Buruntzazpi taldeko Xabier Bengoetxea izan zen bigarren, Gandariasen denbora berean. 80 kilometroko ibilbidea osatu zuten txirrindulari jubenilek, malda handienak Abaltzisketa eta Gaintza zituztela. Sailkapen osoa: Legorretako 55. Txirrindulari Proba

Aimar Maiz

Xabier Bengoetxeak irabazi du Gurutz Deunaren proba, Seguran

Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi Txirrindulari Eskola) gazteak irabazi du Seguran, junior mailako 37. Gurutz Deunaren proba. Bigarren eta hirugarren Caja Ruraleko Asier Unanue eta Pello Olaberria mutiloarra sailkatu dira, hurrenez hurren. Larunbatean ...

Goierriko Hitza

Arriarango BTTko lehen zeharkaldia antolatu dute astebururako

Datorren larunbatean, maiatzaren 14an, Arriarango lehen BTT trabesia egingo da. Guztira 27 kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek, Arriarango urtegiaren inguruan. Arriarango frontoitik irten eta Agortara arte joan beharko dute parte hartzaileek, handik San Gregorio ermitara eta Mandubiako gainera. Ezkio-Itsasoko lurretan sartu eta Kizkitzara igo beharko dute ondoren parte hartzaileek. Gora egindako guztia egin beharko dute behera ondoren, Arrirango pilotalekura arte, bertan probari amaiera emateko. Ibilbideak 1.000 metroko desnibela du eta hainbat anoa postu egongo dira ibilbideko gune ezberdinetan. Antolatzaileek argitu dutenez, proba ez da lehiaketa izango, izera herrikoia duen proba izango baita. Proban parte hartzeko aurrez izena eman behar da Loinatz Txirrindulari Elkartearen webgunean. Osteguna izango da izena emateko azken eguna, eta 200 parte hartzailerentzako lekua egongo da. Federatuta dauden txirrindulariek sei euro ordaindu beharko dute proban parte hartzeko, eta federatuta ez daudenek 15 euro. Azken txirrindulari hauei probarako segurua egingo diete antolatzaileek.  Proba egunean izena emateko aukera ere egongo da, baina larunbatean izena ematen dutenek, federatuek zein ez federatuek, 20 euro ordaindu beharko dituzte. Haurrentzako proba ere bai Arriarango lehen BTT trabesian parte hartuko duten txirrindulariek 16:00etan ekingo diote pedalak eragiteari. Helduak irten bezain laister, haurrentzako probak ere egingo dituzte. Bederatzi eta hamar urteko haurrek kilometro bateko ibilbideari itzuli [...]

Eskeine Legorburu

Ikolan-Lanaldi taldeko ziklistak bikain ibili dira Andoaingo txirrindu proban

Ikolan-Lanaldi taldeko txirrindulariek emaitza txukunak lortu dituzte asteburuan Andoainen. Txikienen mailan, Ander Galparsorok garaipena lortu zuen, eta Josune Aldanondo bigarren postuan sailkatu zen. Aldanondok erorikoa izan zuen. Kimuetan, Mikel Alo...

Ordiziako Hitza

Haurren hiru txirrindularitza lasterketa jokatuko dira etzi Ataunen

Ataunen hiru txirrindularitza lasterketa jokatuko dituzte haurrek bihar, larunbata, arratsaldean. Benjamin, alebin eta infantil mailetako ziklistak lehiatuko dira, 16:00etatik 18:00etara. San Martingo plazatik irtengo dira txirrindulariak. Karrerak ira...

Aimar Maiz

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak Goierrin ibiliko dira gaur, Itzuliko lehen etapa prestatzen

Apirilaren 4an jokatuko den Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa prestatzen Goierrin ibiliko da gaur Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldea. Zumarraga-Zumarraga (149,5 km) etapako aldapak ikusiko dituzte taldekideek, Igor Gonzalez de Galdeanoren agindue...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa