
Urteroko moduan, urretxuar eta zumarragar askok mendian agurtuko dute urte zaharra eta mendian emango diote ongi etorria berriari. Zumarragan San Silbestre ibilaldia egingo dute igandean. 08:30ean irtengo dira, plazatik. Agiña,

Atzo Txerri Azoka ospatu zuten Mutiloan. Eguraldi bikaina lagun, jende asko gerturatu zen. Urteroko moduan, txerrikiak erosteko eta jateko aukera egon zen eta txerriak egon ziren ikusgai. Goizean zehar, txerria erre zuten, txerrikiak salgai jarri zituzten, txerri erakusketa egon zen, odolkia eta txorizoa dastatzeko aukera egon zen, urdaiazpiko mozte erakusketa egin zuten eta moztutako urdaiazpikoa dastatzeko eman zuten. Gainera, haurrek gurdian ibiltzeko aukera eduki zuten.

Javier Vadillok Euskal Herriko txorizorik onenak egiten ditu. Haragi kontuetan esperientzia handia du, betidanik izan baita harakina. Gakoa genero ona erabiltzean eta freskotasunean dagoela dio.