Zegama-Aizkorri

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 22. edizio aurkeztu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiko prentsa aretoan izan da aurkezpena gaur goizean. Joseba Izagirre Zegamako alkateak, Alberto Aierbe lasterketako zuzendari teknikoak eta Iker Goiria turismo zuzendariak hartu dute parte bertan.

Zegama-Aizkorri

Markako Zegama-Aizkorri

Borobila izan da Zegama-Aizkorriren 21. edizioa. Kilian Jornetek 10. txapela jantzi du gizonezkoetan, eta Nienke Brinkman izan da azkarrena emakumezkoetan. Biek ondu dituzte probako errekorrak. Ikusi lasterketak eman duenaren laburpena iruditan.

Nienke Brinkman herbereetarrak emakumezkoen errekorra ere hobetu du

Maite Maiorak 2007an jarritako denbora nabarmen ondu du: 4:16:43 ordu. Bigarren lekuan Maude Mathys eta hirugarren Sara Alonso donostiarra sailkatu dira, errekor markan bi horiek ere.

Kilian Jornet, 10. Zegama-Aizkorri maratoia irabazita, helmugan // Iñaki Gurrutxaga
Zegama-Aizkorri

Kilian Jornet, ohorezko 'zega-hamar'

Hamargarren aldiz irabazi du kataluniarrak Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Markak birrindu ditu, 2017ko errekorra baino 8 minutu azkarrago helmugaratuta.

Zegama-Aizkorri

Martina Gonfaus eta Marcos Villamuera nagusi Junior Trailean

Berrogeita hamar lagunek parte hartu dute Zegama-Aizkorriko gazteen proban.

Zegama-Aizkorri

Hasi da Zegama-Aizkorri

Abiatu dira. Goizeko 09:00etan puntuan hasi da Zegama-Aizkorri maratoia. Korrikalariek 42 kilometroko ibilbidea du aurretik. Zuzeneko jarraipena egingo du GOIERRIKO HITZAk.

Zegama-Aizkorriko korrikalari onenen aurkezpena egin dute

Aitxuri ikastetxeko patioa txiki gelditu da. Bertan bildutako ehunka ikusleek korrikalariei pasilloa egin diete, baita milaka argazki atera ere. Kilian Jornet, Remi Bonet, Ruy Ueda, Aritz Egea, Courtney Dauwalter, Nienke Brinkman, Maude Mathys eta Sara Alonso izan dira, besteak beste, aurkezpenean izan dira mendi lasterkariak.

HARA!

Kilianen aita, Hitzaren gehigarriarekin

Eduard Jornet, Kilianen aita, Zegaman da dagoeneko. Gaur, Goierriko Hitzaren gehigarria izan du esku artean.

Zegama-Aizkorri

Hamargarren txapela jomugan

Kilian Jornet Zegaman izango da, eta 10. garaipena lortzea izango du erronka. Probaren errekorraren jabeak ez dira lehiatuko aurten, ezta azken emakumezko irabazlea ere.

Zegama-Aizkorri

Segurtasuna, balio handi hori

Goierriko Gurutze Gorriak 50 boluntario pasako taldea mugiaraziko du lasterkarien eta ikusleen osasuna eta segurtasuna bermatzeko .Aholkuak ere eman dituzte.

Maiatzaren 29an jokatuko da Zegama-Aizkorri

Antolakuntzak sare sozial bidez jakinarazi dute 2022ko data.

Zegama-Aizkorri

Zegama-Aizkorrin 10.000 lagunek eman dute izena

Izena emateko epea ixteko 3 egun besterik ez dira falta. Inoizko jende kopururik handiena apuntatu da maratoian, iaz baino 1.850 gehiago.

Remi Bonnet suitzarrak irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia

Iazko irabazlea, Mark Angermund-Vik bigarrena izan da. Hirugarren postuan, Bartlomiej Przedwojeski izan da.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa