Atez ateko bilketaren inguruan Segurako Ernaik bideo bat egin du
Atzo hasi ziren Seguran hondakinak atez ate biltzen. Horren harira, Segurako Ernai gazte antolakundeak bideo bat egin du. Bertan, edukiontzi berdearen agurra irudikatzen dute, atez atekoaren kubotxoei ongietorria egitearekin batera. Umore onik behintzat ez zaie falta!













