Beasaingo 'Dantza zati erraldoiaren' bideoa zabaldu dute
http://vimeo.com/70180007 Nazioen Mundua mugimenduak antolatuta, hainbat 'Dantza zati' egin dituzte herriz herri azken hilabeteetan; hitzordu nagusia, ordea, Beasaingoa izan zen, joan den ekainaren 15ean, 'Dantza zati erraldoia' egin baitzuten, autodeterminazio eskubidearen alde. Egun hartan grabatutako irudiekin muntaia egin dute orain antolatzaileek, eta egunotan zabaldu dute bideoa.













