Bi mila kiloko pisua duen 'Pezuñas' idia datorren astean eramango dute Legorretako haztegitik
Legorretako Gurutzeta-Txiki baserrian azken hamar urtean hazi duten Pezuñas idia datorren astean eramango dute. Leongo (Espainia) jatetxe batek erosi du bi mila kilo inguruko abelburua. Galiziar ilehori arrazakoa da, eta "jaio eta berehala" ekarri zuen Alejandro Goia ganaduzaleak Legorretako hazlekura.
Aimar Maiz
Goierri
Legorretako Gurutzeta-Txiki baserrian azken hamar urtean hazi duten Pezuñas idia datorren astean eramango dute. Leongo (Espainia) jatetxe batek erosi du bi mila kilo inguruko abelburua. Galiziar ilehori arrazakoa da, eta “jaio eta berehala” ekarri zuen Alejandro Goia ganaduzaleak Legorretako hazlekura.
Jabe berriak “hilabete batean edo bian” oraindik bizirik edukiko du Pezuñas. “Zaila izango da, ordea, pisu gehiago hartzen”, azaldu du Pascual Olarra ganaduzaleak, Gurutzeta-Txiki baserrian. Pisu marka hauts dezake idiak, behin hiltegira eraman, eta kanalean irekitzen dutenean. Aurreko erreferentzia Bilboko idi batena dute: 1.100 kilo pasatxo pisatu zuen. Goiaren iritziz errekor hori hautsiko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.