Dozenaka lagun ari dira herriz herriz Mundumob ekimenean parte hartzen
'Eman hartu nahi duzun mundua' lemapean, Goierriko hainbat herritan egin dituzte Mundumob ekimenaren koreografiak egunotan. Atzo dozenaka lagun bildu ziren Lazkaon eta Seguran, eta gaur, Ataun, Legazpi, Beasain eta Ordiziaren txanda izan da. Zaldibian berriz, bihar egingo dute dantza, 13:00ean. Zenbait herritan, bestelako ekimenak ere egin dituzte; Ataunen esaterako, auzolana eta zaborra banatzeko jolasak izan dituzte goizean, eta Legazpin, bigarren eskuko azoka.
Goierriko Hitza
Goierri
‘Eman hartu nahi duzun mundua’ lemapean, Goierriko hainbat herritan egin dituzte Mundumob ekimenaren koreografiak egunotan. Atzo dozenaka lagun bildu ziren Lazkaon eta Seguran, eta gaur, Ataun, Legazpi, Beasain eta Ordiziaren txanda izan da. Zaldibian berriz, bihar egingo dute dantza, 13:00ean. Zenbait herritan, bestelako ekimenak ere egin dituzte; Ataunen esaterako, auzolana eta zaborra banatzeko jolasak izan dituzte goizean, eta Legazpin, bigarren eskuko azoka.
Zero Zabor taldeak Gipuzkoa osoan martxan jarritako ekimena da Mundumob. Orendainen abiatu zuten bidea, eta hainbat herritatik pasa ondoren, Donostian flashmob erraldoia egingo dute ekainaren 8an, Karlos Jimenezek eta Jon Maiak prestatutako koreografiarekin. Norberak sortzen duen zaborrarekiko kontzientzia hartzea eta birziklatzearen aldeko kontzientzia zabaltzea dira ekimenaren helburu nagusiak.
Legazpi
Legazpi
Beasain
Beasain
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.