Gabiria, airetik ikusita
Euskal Herria Lau Haizetara telebista saio ezaguneko irudiak badirudite ere, aeromodelismorako afizioa duen zumarragar batek egindakoa da honako bideo hau. Abuztuan, bere helikoptero telegidatuarekin joan zen Gabiriara, bertan jaiak zirela eta. Helikopteroari aurrealdean kamera bat jarri, eta hegan ibili zen, bidean, Gabiriako herrigunearen irudi ikusgarriak hartuz.













