Goierriko Hitzaren lana, barrutik
http://youtu.be/N-A6F-HvnUM Goierriko Hitza egunkariak 10 urte beteko ditu aurten; 2004ko urrian argitaratu zuen aurreneko alea, eta harrezkero, Hitzaren 2.330 zenbaki atera dira. Egun, Hitza egunkariaz eta goierri.hitza.eus webguneaz gain, GoiBerri aldizkaria eta Otamotz webgunea ere kudeatzen ditu Goierriko Hedabideak enpresak. Bideo honen bidez, Hitzako lankideen eguneroko lana nolakoa den azaldu nahi izan dute.













