Goierriko Hitzaren urteurrena, 'Euskal Herria Zuzenean' saioan
ETBko Euskal Herria Zuzenean telebista saiokoak Goierriko Hitzaren erredakzioan izan dira gaur. Eskualdeko egunkariaren 10. urtemuga dela eta, erreportajea grabatu dute, Xabin Fernandez kazetari legorretarrak gidatuta. Telebista saiokoek Hitzari azaldu diotenez, erreportajea gaur iluntzean emitituko dute, 19:15etik 20:00etara bitartean.













