Karina abeslaria, Txindoki gerontologikoko egoiliarrekin
Karina abeslari andaluziarrak II. Txindoki Saria jaso zuen, atzo arratsaldean, Lazkaon. Txindoki gerontologikoan bisitan izan zen, bertako egoiliarrek gonbidatuta. Ibilbide profesional “bikainagatik” saritu zuten kantaria. Abeslariak kantu batzuk eskaini zizkien egoitzako areto nagusian bildu zirenei, nola bertan bizi direnak, hala familiartekoak eta ikusleak. Lazkaotxiki Musika Eskolako talde batek pieza batzuk jo zituen, eta Dantzaki eskolako dantzariak ere aritu ziren. Ohorezko aurreskua ere egin zioten
- Karina abeslaria, lehen lerroan erdian, atzo Lazkaon./Asier Zaldua


















