Line-k "abizen euskaldunak" ditu
Line bapateko mezularitza zerbitzuak Ocho apellidos vascos filmean oinarritutako 40 sticker edo marrazki sortu ditu. Filmea DVD formatoan kaleratu dutela aprobetxatuz, promozio moduan egindako kanpaina da. Sticker horietan, pelikulako lau pertsonaia nagusiak ageri dira, eta filmeko hainbat esaldi erabiltzen dituzte, tartean, baita euskarazko batzuk ere. Honekin, “euskara omendu” nahi izan dutela azaldu dute Lineko ordezkariek; stickerrak doan jaitsi eta erabili daitezke.













