
Udazkenarekin batera, onddo eta perretxiko garaia iritsi da Goierrira ere. Asteotan, asko eta asko dira mendira perretxiko bila ibilaldi bat egitera joaten direnak, ez hainbeste, orde, saskia beteta etxera itzultzen direnak. Irudi hauetan ikus daitekeenez, hainbat goierritarrek lortu dute helburu hori, eta ez nolanahi gainera. Ordiziako azokan ateratako argazkian (nabrmendua) 3 kilotik gorako alea ikus daiteke, esaterako.
Zuk ere atera dituzu argazkiak? bidali goierrisarean@hitza.info helbidera!!