Ordizia airetik ikusita
Azken aldian modan jarri dira mendian edo arrisku kiroletan norberak hartutako irudiekin egindako bideoak. Imanol Urrestarazu lazkaotarrak badu esperientzia arlo horretan, hainbat bideo egin baititu, bai oinez, bai bizikletan eta baita eski gainean ere. Honako hontan, berriz, parapentea hartu eta hegan dabilela hartutako irudiekin osatu du bideoa. Ordiziatik gora igota, Ioiagako zelaietatik salto egin eta airean zeharkatu zuen Ordizia, Altamira zelaian lur hartu arte, bidean irudi ikusgarriak bilduz.













