Txindokiko Atletismo Taldekoen erakustaldiko irudiak
Txindoki Atletismo Taldeak kirol mota hau ezagutarazteko ekimena egin du asteburuan, Ordiziako herrigunean erakustaldia eginda. Kirol eta diziplina mota ezberdinak ikusteko aukera izan zen bertan, hala nola pixu jaurtiketa, altuera jauzia edota korrikako lasterketak. Herritarren artean atletismoa eta elkarteko kirolariek urtean zehar egiten duten lana zabaltzea da ekimen horren helburua. Txindoki taldekoek hartutako irudiekin osatutako bideoa da hau.













