http://youtu.be/shTQDAncdnA
Euskal preso eta iheslari politikoek bizi dituzten eskubide urraketak salatzeko asmoz, Euskal Herriko hainbat mendizalek sortutako ekimena da Mendira. Helburua, mendizale bakoitzak argazki edo bideo bana grabatu, bidali eta batzea da, "bakoitzak bere harrixoa jarriz, harkaitz handi bat bihurtzeko asmoz". Hori da, hain zuzen ere, Imanol Urrestarazu lazkaotarrak egin duena. Txindokiko gainera igo eta parapentean salto egin du bertatik, behelaino artean, irudi ikusgarriak utziz.
Goierriko Hitza
Goierri
Euskal preso eta iheslari politikoek bizi dituzten eskubide urraketak salatzeko asmoz, Euskal Herriko hainbat mendizalek sortutako ekimena da Mendira. Helburua, mendizale bakoitzak argazki edo bideo bana grabatu, bidali eta batzea da, “bakoitzak bere harrixoa jarriz, harkaitz handi bat bihurtzeko asmoz”. Hori da, hain zuzen ere, Imanol Urrestarazu lazkaotarrak egin duena. Txindokiko gainera igo eta parapentean salto egin du bertatik, behelaino artean, irudi ikusgarriak utziz.
Mendira ekimenaren webgunean azaltzen dutenez, “mendiko kirolari, laguntalde, mendi talde edo norbanako bakoitzak bere harritxoa” jarriz, denen artean “sare herritarra” osatu nahi dute: “guk, mendiko kirolariok, maila gorenetik xumeenera gure eremura aldarrikapen hau eraman nahi dugu, kalean egiteko aukera ez duguna gailurretara eramanez”.
Ekimenaren inguruko informazio gehiago, Mendiraren webgunean aurki daiteke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.