Bestelakoak

Korrika

BIDEOA. Korrika Txikia egin dute Legazpin

Hegialden hasi eta Azokaraino, ehunka ikaslek parte hartu dute euskararen aldeko korrikaldian. Musika festarekin amaitu da Korrika Txikia.

Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Eric Galvez alkateak Legazpiko Ongizatearen Plaza bisitatu dute

Foru Aldundiak antolatutako espazio berritzaile honetan gazteen ongizatea, nahi ez den bakardadea, inklusioa, elikadura jasangarria eta belaunaldi arteko loturak izango dituzte aztergai eta mintzagai bihar iluntzera arte, hainbat jarduera medio.

Errenta Aitorpena Euskaraz

Errenta Aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute

Beasaingo, Lazkaoko eta Ordiziako udalek Errenta Aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi dute Lazkaoko udaleko areto nagusian, gaur, 11:00etan. UEMAK ere bertako kide diren udalei eta eragileei ere deia luzatu die.

Manex Usarralde Garmendia
EH-ko Mus Txapelketa

Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean, Goierriko zortzi bikote

Amasa-Villabonan jokatuko da larunbatean.

Manex Usarralde Garmendia
24. Korrika

ARGAZKIAK ETA BIDEOA. Korrika egin gabe, Korrika Txikia ospatu dute Beasainen

Ibilbidea bertan behera utzi dute euriagatik. Plaza azpian dantzan egin dute ekitaldia.

L. Goiburu

Alkateak eta bi zinegotzik kargua utzita, Gaintzako Udala desegin da

Otsailaren 25ko osoko bilkuran, lau kidetatik hiruk dimititu zuten. Aldundiak Batzorde Kudeatzailea eratzeko prozesua hasi du.

Loinaz Agirre
Gazte Festak

II. Gazte Festak Zerainen

Zeraingo Gazte Taldeak antolatuta egingo dute jaia larunbatean. Idiazabal, Segura, Zegama eta Zerainek herri kirol desafioa egingo dute.

Santikutz jaiak

Judo Legazpik jasoko du Olaria saria

Herritarrek proposatutako hamar hautagaien artean aukeratu du propio sortutako epai-mahaiak. Sari honekin, judo klubak kirolaren, prestakuntzaren eta gizarte balioen sustapenean egin duen lanari aitortza egingo zaio. Maiatzaren 3an jasoko du saria.

Familientzako hitzaldia eskainiko dute gaur Zaldibian

Seme-alabek izan ohi duten jakinminari erantzuten ikasteko ordu eta erdiko hitzaldia izango dute. Ane Sanz de Galdeano irakasle eta sexologoa arduratuko da saioaren gidaritzaz.

Izaro Villarreal
Mineralogia

Bizkaitik ekarritako kaltzita erraldoi bat jarri dute Urretxuko kultur etxeko lorategian

Turtzioz herriko Pandos meategitik ekarritako minerala Micronatur enpresak eman dio dohaintzan Urretxuko Udalari.

Zinema

Paul Urkijoren 'Gaua' filma azaroaren 22tik 24ra ikusi ahal izango da Latxartegin

Zinemagileak Mirandaolako burdinolan grabatu zituen bere azken lan honetako hainbat sekuentzia. Gaur estreinatuko du Euskal Herrian, Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko zinema jaialdia irekiz.

BERTSOLARITZA

Bertso afari musikatu berezia Beasainen

Abenduaren 12an izango da, Unai eta Eñaut Agirre bertsolariekin, Aitor Alvarez txistulari beasaindarra lagun dutela. Tiketak salgai daude Arrano tabernan.

Aurkezpena

Ukabilka borroka taldea aurkeztuko dute gaur Legazpiko Gaztetxean

Pintxo-potearekin eta kontzertu akustikoarekin lagunduko dute 18:00etan hasiko den ekitaldia. Azaroaren 8an entrenamendu saio irekia egingo dute.

Punpairez eta Ianire Aranzabe, igandean Zaldibian

ZEK Zaldibia kultur taldeak antolatutako ekimena da. 18:00etan hasiko da eta sarrerak eskura daitezke dagoeneko.

Izaro Villarreal
Erakusketa

'All Iron' arte erakusketa ikusteko azken egunak

Txillida Lantokian dago ikusgai, igandera arte. Legazpiko ondare industriala eta arte garaikidea uztartzen ditu.

KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Mineralen eta Fosilen feria Urretxun, Txerri Azoka Mutiloan, Buzkantza eguna Zumarragan, Gau Beltza hamalau herritan, Legorretako Gazte Festak, kontzertuak, ikus-entzunezkoak, hitzaldiak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Goierriko Hitza
Literatura
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa