Azaroaren 25a iruditan

Familientzako hitzaldia eskainiko dute gaur Zaldibian

Seme-alabek izan ohi duten jakinminari erantzuten ikasteko ordu eta erdiko hitzaldia izango dute. Ane Sanz de Galdeano irakasle eta sexologoa arduratuko da saioaren gidaritzaz.

Zaldibiako Lardizabal eskola, artxiboko irudian.Hitza

Seme-alabek izan ohi duten jakinminari erantzun bat ematen ikasteko familiei zuzendutako hitzaldia antolatu dute Ausa-Gaztelu Guraso Elkarteak eta Lardizabal eskolak elkarlanean. Gaur arratsalderako egin dute hitzordua, 16:30ean, Lardizabalen, eta Ane Sanz de Galdeano Legarda irakasle zein sexologoa arduratuko da saioaren gidaritzaz. Ordu eta erdiko saioa izango da. Aurrez izena eman dutenentzat, gainera, zaintza eta itzulpen zerbitzua eskainiko da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa