
Espainiako Kopako hamar probetatik bost egin ditu oraingoz, eta dagoeneko lortu ditu txapelketara joateko beharrezko puntuak. Bost probetan domina irabazi du.

Udal arduradunek eta zentroko langileek elkarrekin eman dute erabakiaren berri. 2021ean abiarazitako integrazio prozesuaren emaitza izango da. Bi erakundeen arteko hitzarmena irailean sartuko da indarrean, ikasturte berriarekin. Integrazioak ekarriko dituen aldaketen berri emateko bilera irekia egingo dute.

Jose Angel Moralesek ‘Belchite’ erakusketa du ikusgai Kultur Etxean. Gerraren ondorioez sentsibilizatu nahi ditu herritarrak argazkiekin. Erakusketako argazkiekin Nagusilanen aldeko dohaintza egiteko aukera dago.

Hiru lasterketa izango dira aurten ere: motza, ertaina eta luzea. Argazki lehiaketa ere egingo dute.

Zaldibiako Lardizabal eskolan, ikastetxeko hezkuntza curriculumean dute txertatuta urmaelaren erabilera didaktikoa. Baina zer egiten dute eta zer ikasten dute ikasleek putzuan? Bertatik bertara ezagutu du 'Argia' aldizkariak.

UEMAk eta AEK-k lankidetzan martxan jarritako 'Ongi etorri euskarara' ikastaroek euskararen hastapen mailan murgiltzeko beste modu bat ireki diete udalerri euskaldunetako gurasoei eta aitona-amonei, euskaltegietako ohiko ereduaz bestelakoa.

Izpien Txokoan elkartu ziren larunbat eguerdian txikiak eta familiak, udal ordezkariekin batera.

Ertz batean sokekin arazoak izan dituzte bi kirolariek, eta blokeatuta geratu dira harkaitz artean.

Ezbeharra 11:00ak aldera eman zen. Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten txirrindulari zauritua.

Ordiziako Bizkaia pasealekuan bidegorria egiten ari da Construcciones Otegui Gaztañaga S.L. enpresa. Tximistako zubia eta San Juan lotuko ditu kilometro erdiko bidegorri zatiak.

Bergarako San Martin azokako gazta lehiaketa irabazi dute Segurako gaztegileek.

Irailaren 26tik 29ra bitartean Altzagan San Migel jaiak ospatuko dira. Herri afaria, larunbatean, irailaren 27an izango da.

La Salle klubak antolatu du festa, talde guztiak aurkeztuta denboraldi berria festa giroan hasteko. Bazkaria egongo da Azokan, eta txartelak salgai daude Karibe Zaharra tabernan.

Ekainean museoan ireki zuten ‘Gipuzkoa behin betiko’ aldi baterako erakusketan oinarrituta dago saioa. 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago.

Irailaren 30era arte baldintza bereziak eskaintzen ditu: matrikula doan lehen egunetan eta deskontuak hilaren amaierara arte.

Ikasturte berriko lehen hitzordua da Legazpiko mendizaleentzat. Nafarroan dago Euskal Herriko erdigunea, Beriain-San Donato tontorretik oso gertu.