
Pintxo-potearen aitzakian, adin askotako herritarrak elkartzen dira ostegunetan. Hainbestetan aldarrikatu den belaunaldiartekotasunari bidea ireki diote horrela.

Eguraldiaren eraginez, eta garaia ez delako aproposena, baratzetik kanpoko produktuak dira protagonistak.

Datorren igandean jokatuko da Sahara Krosaren 17. edizioa Ormaiztegin. Haurren zein helduen lasterketak ordu bete beranduago hasiko dituzte.

Greban daudenetik patronalen aldetik “aurrerapausorik egon ez dela” salatzeko atera dira kalera. Urtarrilaren 24tik greba mugagabean daude. Zumarragako Argixaoko langileek dagoeneko ehun greba egun egin dituzte.

Azken urteetan bezala, Legazpiko plazan egingo dituzte autoen egiaztapenak, goizean. Astearte iluntzean egingo dute aurkezpena, udaletxean.

Pilotan 21 bikotek parte hartuko dute, eta palan bederatzi bikotek. "Giro polita, hurbila eta alaia espero" dute antolatzaileek.

Beñat Zubizarreta ataundarrak esku pilotako profesional mailan debutatuko du Azkoitiko Gurea frontoian, otsailaren 21ean, larunbatean. Ataungo laugarren pilotari profesionala da. Udalak autobusa antolatu du partidara joateko.

Beasain KE-ko Zuzendaritza Batzordeak zuzendaritza utziko du. Hiruzpalau urte daramatzate lekuko aldaketa egin nahian.

3-1 izan da Bigarren Federazioko estreinakoan emaitza Beasaingo taldearentzat. Bigarren jardunaldian etxean, Loinatz zelaian, jokatuko dute, Ejea taldearen aurka.

Sarek eta Etxeratek giza katea egingo dute azoka bereziaren egunean, 12:00etan, Ordiziako udaletxeko arkupeetatik abiatuta.

Ataungo Udalaren, Ataun Kirol Elkartearen eta bestelako babesleei esker lortu dute talde berria osatzea.

Izena emateko epea irailaren 17an bukatuko da. Pilatesen bi talde daude, goizekoa eta arratsaldekoa. Yogan bakarra.

Larunbatean egin zuten ohiko erromesaldia Arantzazura. Urbiara igo ziren ondoren, eta bertan bazkaldu ostean ekin zioten beherako bideari.

Igartetxe, Erauskin eta Ikasle Zeharbideko zoladurak berrituko dituzte astelehenean, eta margoketa lanak asteartean egingo dira.

Irailaren 28an izango da. Helduen korrika proba 11:00etan hasiko da. Ordiziako Beti Alai pilotalekuan herri bazkaria izango da. Izena eman behar da bietan. Korrika saioa eta bazkaria, 25 euroren truke.

Igandean ospatuko da jubilatuen eguna Ordizian, Euskal Jaien barruan.

Irailaren 18rako antolatu dute ikasturteko lehendabiziko irteera. Izena emateko aukera izango da irailaren 8an eta 9an.

Oamendi Kirol Klubak eta Zeraingo Turismo Bulegoak antolatuta, 10:00etan irtengo dira partaideak Zeraingo plazatik.