Bestelakoak

musa

Iraide Gorrotxategi eta Gaspar Villalba, Argi Berriko mus irabazleak

Lehenengo aldiz emakumezko batek irabazi du Ordiziako Argi Berri elkartearen mus txapelketa. Bigarren bikotea, Xabier Jauregi eta Iker Garmendia beasaindarra izan da. 16:30ean hasita, 138 bikote aritu dira musean.

Korrika

Bealak-en herri lasterketa jokatu da Beasainen

10 kilometroko banakako lasterketan Aitor Etxeberria eta Idoia Nogales izan dira irabazle. 5 kilometroko bikotekako proba mistoan, berriz, Axel Unanue eta June Agirrezabalaga.

musa

138 muslari bikote, 3.000 euroren bila

Ordiziako Argi Berri elkarteko 47. mus txapelketa azkarrean Goierriko eta inguruko 138 bikote elkartu dira. Bikote irabazleak, 3.000 euro irabaziko ditu.

Kilometroak 2026

Kilometroak Txikia, urriaren 4ko Kilometroak jaia girotzeko

Lazkaoko Ikastolako komunitatea, Kilometroak Txikia jaia ospatzen ari dira. Egun osoko festa egitaraua antolatu dute.

aisia

Otegieneko haur parkea berrituko dute

Ordiziako Udalak jolasgunea "modernizatu" eta haurrei "espazio seguruagoa eta erakargarriagoa" eskaintzeko helburua du. Urtebete eta 12 urte bitarteko haurrentzat jolasak jarriko dituzte.

Emakume zientzialarien kontura, 100 euroko saria Legazpin

Udalak erakusketa bat osatu du herriko 28 establezimendutan. Emakume zientzialariei eskainitako kartelak daude, eta bertan agertzen den Qr kodea eskaneatuta, ginkana batean parte hartzeko aukera dago. Saria partaide guztien artean zozkatuko dute.

Osasuna

Itsasondoko farmazian ere, sendagaiak prestatzeko programa

Gipuzkoako 61. eta Goierriko 13. herria da Itsasondo. Udaleko gizarte zerbitzuetako erabiltzaileentzat da. Sendagaien erabilera hobetzea bultzatzea da helburua.

Lorategi, parke eta berdeguneen kontserbazio zerbitzua kontratatuko du udalak

Urtarrileko osoko bilkuran kontrataziorako baldintza pleguak onartu eta deialdi publikoa egitea onartu du udalbatzak aho batez.

L. Goiburu
San Inazio eguna

San Inazio jaia ospatuko dute Urbian

Meza, herri kirolak, bertsolariak eta erromeria izango dira San Inazio egunean, Aizkorriko magalean elkartuko diren ehunka lagunen artean.

Urbieta arte plastikoen zentroak ireki du ikasturte berrirako izen-ematea

Balleta, marrazketa eta pintura, zeramika eta esmaltea, argazkigintza, antzerkia eta irratigintza ikastaroak izango dira.

Bisita gidatuak

Igartzako monumentu multzoa ezagutzeko bisita gidatuak

Asteazkenetik igandera antolatu dituzte bisitak, irailaren 15era arte.

Oleta elkartearen urteurrena
Hatortxu Rock 30
Bisita gidatuak
Euskal dantzak

Korosti dantza taldeak Kosovon dantzatuko du

Mundu osoko 10 herrialdetako taldeekin batera Kosovon egingo den folklore jaialdian parte hartuko dute Korostiko dantzariek, euskal dantzak eta Legazpi herriaren izena ezagutzera emanez.

Atletismoa
Bisita gidatuak

Ormaiztegiko trenzubia ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte

Astearteetan eta ostegunetan egingo dira bisitak, aste honetan eta hurrengoan.

Errugbia

Ekaitz Aia fitxatu du Ampo Ordiziak

Hendaian egin ditu Aiak azken bi denboraldiak, eta bere potentziala erakustera dator Ordiziara.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa