Bestelakoak

Harri-jasotzea

Gari Garmendiak irabazi du Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa

Idiazabalgo harri-jasotzaileak lehen aldiz jantzi du txapela hori Asteasuko Usarrabi pilotalekuan, 7.100 kilo jasota. Bestalde, Xabier Aranburu 'Guzta' idiazabaldarrak marka saiakera egingo du Urtezahar egunean 200 kiloko harri kubikoarekin frontoi berean.

Iñaki Gurrutxaga

Ekitaldiz beteriko asteburuaren ondoren, Legazpi prest dago Gabonak hasteko

Asteburu luzea izan da. Ilintiren Gabonetako kanpainako sarien zozketarekin hasita, eta atzo herriko erakusleiho lehiaketaren irabazleak sarituz amaituta. Bitartean, hiru kontzertu, Merkatu Txikia eta Martin Pipas izan dira. Biharko goizeko erronda 12:00etan egingo da, Azokan, eguraldi txarra dagoelako iragarrita.

Beasain Kirol Elkartearentzat izan da Kirol Sari Nagusia

Emakumeak eta gizonak, beteranoak eta gazteak, zein taldeak eta ekimen sozialak saritu dira. Beasaingo Kirol Elkartearentzat izan dira banatutako sei sarietako bi: Gizonezkoen Kirol Saria eta Kirol Sari Nagusia.

Izaro Villarreal

Gabon giroa nagusitu da Goierriko azoketan

'Alaken' eta 'Made in Urola' azokak egin dituzte Idiazabalen eta Zumarragan. Jende ugari hurbildu da bi azoketara.

Ziklo-krosa

Ziklo-krosa Ataunera itzuli da

Ataungo San Martingo II. Ziklo-kros proba jokatuko dute gaur berrehundik gora ziklistak. Gipuzkoako Txapelketa ere izan da. Agauntza txirrindulari elkartekoak gustura daude probak eman duenarekin.

Iñaki Gurrutxaga

Legazpiko San Silvestre lasterketa seigarren ediziora iritsiko da

Izena emateko epea irekita dago. Banaka edo bikoteka parte hartu ahal izango da, eta mozorrotuta ere joan daiteke. Lasterketa handiaren aurretik SAn Silvestre txikia egingo da, LH1etik 6ra bitarteko ikasleentzat.

CAFek Belgikako makrokontratua lortu du, eta lehen eskaera ofizializatu

Beasaingo enpresari esleitu diote SNCB operadorearentzako trenen flota berria hornitzeko kontratua. 1.700 milioi euroko bolumena izango du.

L. Goiburu
Eguberriak

Eguzki berriaren iragarle

Goierri osoan izango dira Eguberri bezperako kantu eskeak eta Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerak. Ikus albistean herriz herrikako ekitaldien agenda.

Tere Madinabeitia
BERTSOLARITZA

Bertso saioa Itsasondon

Aner Peritz zarauztarra, Nerea Elustondo legazpiarra, Beñat Gaztalumendi añorgarra eta Idiazabalen bizi den Oihana Iguaran villabonarra ariko dira bertsotan. Dohainik da.

Kirol Astea
MENDIA

Izadi Zaleak Euskal Herriko erdigunera joango da igandean

Egun osoko irteera izango da, eta gaur eman daiteke izena. Aurreko asteburuan haurren finalista eguna ospatu zuten, eta orientazio ikastaroa eta jokoak egin zituzten Kimu-berrin.

Klima aldaketari buruzko erakusketa bihar Legazpin

Goierri garaiko herrietan egun hauetan ospatzen ari den Aste Berdearen barruan kokatzen da. Gaur Urretxun egon da, larunbatean Zumarragan, eta igandean Ezkion.

Ondarea

Ataungo ondarea ezagutzeko ibilaldia, igandean

San Martingo plazatik Usategi kobara igoko dira.

I. Villarreal

‘Punpairez’ ikuskizuna eta Xak bakarlaria Zaldibian

ZEK taldeak aurten antolatu duen laugarren emanaldia da.

I. Villarreal
Sendabelarrak

Kosmetikoak sendabelarrekin nola egin azalduko du Garbiñe Larreak

Arrano Kulturak antolatutako 'Ekaina, sendabelarrak nahi adina' zikloari hasiera emango dio saioak.

I. Gurrutxaga
Bola

Mala Biela, Expansion eta Kalean, Xabier Ortiz BTT martxa girotu zuten musika taldeak

Joan den larunbatean jo zuten, mendi bizikleta martxaren 20. urteurrena ospatzeko. Hegialde musikaz bete zen, aste honetan hasiko diren jaien atarian.

‘Emakumea eta kultura’ mahai ingurua, ostiralean

Ane Labaka, Iratxe Retolaza eta Jon Martin izango dira hizlariak.

I. Gurrutxaga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa