Bestelakoak

Ordiziako Azoka

Euskal Herriko txistor lehiaketa jokatuko da asteazkenean Ordizian

10:00etatik aurrera epaimahaikideak Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaiko 40-bat txistor dastatzen hasiko dira. Txistor pintxoak salgai izango dira.

Hilberria

Aurelio Gonzalez legazpiarra hil da

Lenbur Fundazioaren sorrera bultzatu zuen, eta horren zuzendari nagusia izan zen 1997tik 2013ra. Azkenaldian utzita zuen fundazioa, baina kolaboratzen jarraitzen zuen.

Txirrindularitza

Ion Izagirrek txirrindularitza profesionala utziko du datorren denboraldia amaitzean

Frantziako Cofidis taldean egingo du bere ibilbideko azken denboraldia. 36 urte ditu ormaiztegiarrak, eta hiru itzuli handietan etapak irabazitakoa da. Euskal Herriko Itzulia irabazi duen azken euskal txirrindularia ere bada.

Iñaut Matauko. BERRIA
Eguberriak

Milatik gora bisitari Aizpeako meatze gunean, Olentzero eta Mari Domingirekin

Arrakastatsua izan da aurten ere ekimena. Larunbatean eta igandean egin dituzte bisitak. Ondoren, pilotalekuan mokadutxo bat egin eta haurrek eskulan bat egiteko aukera izan dute.

Alaitasuna errondaila Legazpin da, Kanaria Handian asteburu "berezia" igaro ondoren

Eguraldiagatik irla osoan ezarritako alerta laranjaren ondorioz, bertan behera geratu zen Valleseco herrian Los Paperos taldearekin egin behar zuten emanaldia. Hango musikariekin harremanak sendotzeko baliatu dute egonaldia.

Hipika

Gipuzkoako zaldi raid txapelketa jokatu da Ormaiztegin

80 kilometroko modalitatean jokatu da txapelketa; iraupen luzeko proban. Guztira, 35 zaldizkok hartu dute parte lasterketa ezberdinetan.

AHT-aren proiektua

AHTaren zundaketa bat antzeman dute Olaberrian

Gaur, 18:00etan, udaletxe ondoan batzar informatiboa deitu du Stop zundaketak-AHTrik ez plataformak.

Izaro Villarreal
ARTE ESZENIKOAK

Errenazimendura itzulera, musika eta dantzaren bitartez

Andre Mari Zeruratuaren elizan aurkitu ziren horma-irudi errenazentistak aurkezteko kontzertua egin dute. Loinatz eta Narama abesbatzek, Beasaingo Musika Eskolako orkestrak eta Aurtzaka dantza taldeak parte hartu dute ekitaldian.

Domingo Agirre eskolak bat egin du Auzoak Bizirik egitasmoarekin

Elkarbizitza astean murgilduta daude ikastetxean. Gaur Ingurumenaren eguna ospatuko dute, eta ondoko auzoen egoera aztertuko dute. Buskabaso auzo elkartea berraktibatu dute San Ignazio-San Martinen.

Herri kirolak

Xabier Zalduak euskal duatloi txapelketa jokatuko du ekainaren 8an

Jon Zalduak eta Yulen Aranberrik ez dute sailkatzea lortu

Erreka eguna

Larunbat honetara atzeratu dute Ormaiztegiko Erreka eguna

Pasa den asteko euri jasen ondorioz hartu zuten Erreka eguna atzeratzeko erabakia.

Legazpiko udako marrazketa ikastarorako izen-ematea amaitzear

Arkatza elkarteak antolatuta, ekainaren 23tik uztailaren 18ra izango da. Ostirala da izena emateko azken eguna.

Literatura

Legorretako irakurle klubaren lehen topaketa

Hogei-bat herritar elkartu dira lehenengo solasaldian. Hurrengo hitzordua irailaren 22an izango da.

Ibilaldia
Arriarango urtegia

Jubilatuentzat ibilaldi neurtua antolatu dute

Ekainaren 14an izango da, eta izen ematea zabalik dago. Beasaindik abiatuta, Arriaran urtegira joan etorria egingo dute, Gudugarreta auzotik igarota.

Argazkilaritza

Ganadu feriako argazki lehiaketako irabazleek jaso dituzte sariak

Ikatza argazkilari elkarteak antolatuta, maiatzaren 2an egin zen lehen aldiz, Santikutz jaien barruan. Aurkeztutako lanak ikusgai daude Gizarte Zentroan.

Hitzaldia
Haurrentzako saioa
Odol ateraldiak
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa