Bestelakoak

Epaia

Amiantoaren eraginez hildako legazpiar baten familiak 279.220 euroko kalte ordaina jasoko du

Eibarko Gizarte Gaietako Epaitegiak hartu du erabakia, Patrizio Etxeberriaren lantegian lan egin zuen garaian beharrezko prebentzio neurriak ez zituztela hartu iritzita. Enpresa haren ondorengoak diren Sidenor eta CIE Legazpik ordaindu beharko dute. COELen lan egindako gizonezko baten alargunari gaixotasun profesionalaren ondoriozko hobekuntzak onartu dizkio pentsioan Gizarte Segurantzak.

Mendi lasterketa

III. Mariren Kobak traila Nafarroatik abiatuko da

Bakedano herria izango du abiapuntu, baina ibilbidea eta helmuga zein izango diren ez da jakingo azken momentura arte. Aurreko bi edizioak Zegaman bukatu dira.

Iñaki Gurrutxaga
Azaroak 25

Indarkeria matxistaren aurkako garrasiak

Ordizian Kimetz emakumeen elkarteak, Oianguren Institutuak, Jakintza Ikastolak, Goiztiri AEK euskaltegiak, Ordizia Kolorek, Garagune Zentroak eta Ordiziako Berdintasun  Sailak giza katea eta ekitaldia egin dituzte Plaza Nagusian.

ESKU-PILOTA

Jon Ander Albisuk irabaziz ekin dio bi-bitakoari

Laso lagun duela, 22-14 gailendu zaizkie Artolari eta Imazi. B Seriean, Senar irabazle atera zen Beasainen eta Zubizarreta III.ak galdu egin zuen Agoitzen.

Iñaki Gurrutxaga
Errepideak

Ataun San Martingo herriguneko errepidea hobetzeko lanak hasiko ditu aldundiak aste honetan

Galtzada berritu eta margotuko dute, "segurtasuna eta ikuspena areagotzeko". 156.636 euroko inbertsioa aurreikusi du aldundiak.

Merkataritza

Herriko merkataritza sustatzeko bonuak, bihartik salgai

Bigarrenez antolatu dute herriko merkataritza sustatzeko kanpaina. Kanpaina etzi hasiko da eta urtarrilaren 4ra arte iraungo du.

Motoziklismoa

Podiumera igota itxi du denboraldia Xabi Zurutuzak

Moto 2ko Europako txapelketako azken lasterketa Valentzian izan da asteburuan, eta bigarren amaitu du. Europako sailkapen orokorrean bosgarren postua egin du.

LAN GATAZKA

Lazkaoko ikastolako langileek itxialdia egingo dute

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2023an sinatutako akordio laborala bete dezan exijitzeko gaua ikastolan pasatuko dute.

Iñaki Gurrutxaga

Errota Eguna, Ibares errotan

Maiatzaren 18an egingo da IV. Gipuzkoako Erroten Eguna. Bisita gidatuetarako izena eman behar da aurrez.

Santikutz jaiak

Ilintik bideoa kaleratu du santikutzak zoriontzeko

Legazpiko merkatariek 'Gora Santilintikutzak!' oihu eginez eman diete hasiera aurtengo jaiei.

Azintzio jaiak

Mara Arnedoren eta Ainhoa Aseginolazaren kartela, Legorretako jaietako ikur

Zazpi lanen artean botorik gehien lortu ditu: 203. Botoa eman dutenen artean egindako zozketan Pedro Manuel Bolaños izan da saritua.

Santikutz jaiak

Bihar hartuko du agintea Legazpiko haurren korporazioak

Udaletxean egingo dute ekitaldia, 12:00etan. Arratsaldeko danborradan ere parte hartuko dute agintari gazteek. Danborrada 18:00etan aterako da Laubidetik.

Pala

Udaberriko pala txapelketa antolatu du Ormaiztegiko gazte asanbladak

Txapelketari bihar emango diote hasiera eta finala Gazte egunean jokatuko dute. Gaur da izena emateko azken eguna.

Santikutz jaiak

Herri danborrada, 700 partaideren langara iristeko gertu aurten

Entseguak apirilaren hasieran hasi ziren, eta aste batzuen ondoren, dena prest dago maiatzaren 2ko gauerako. Iaz bezala, aurten ere hiru adar izango ditu danborradak

T. Madinabeitia
Santikutz jaiak

Ikatzak bi egunez argazkilari bihurtzeko deia egin die legazpiarrei

Lehen lehiaketa argazki rally berezia izango da, eta bestea herrikoiagoa.

T. Madinabeitia

Majoriko udako eskaintzarako matrikula astelehenetik zabalik

Hiru aukera daude: haurren igeriketa, udalekuak eta kirol ekintzak. Kanpoko igerilekuak ekainaren 14an irekiko dituzte. Solariumeko hamakak, ostiraletik aurrera egongo dira erabilgarri.

Otso Irakurleak

Otso Irakurleen biharko saioan 'Zarra' izango dute hizketagai

Bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira Udal Liburutegian.

Izaro Villarreal
Irteera
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa