Bestelakoak

Ondarea

Ordiziako Herri Antzokia, babes izendapenetik gertuago

Gaur, azaroak 10, Ordiziako Herri Antzokiak 97 urte bete ditu. Domingo Unanue arkitekto ordiziarraren obra, Euskal Herri osoko eraikin arrazionalista edo modernoetan aitzindaria da. Jaurlaritzak Kultura Ondare izendatzeko prozesua martxan jarri du.

Ziklo-krosa

Ormaiztegiko 53. Nazioarteko ziklo-kros proba bideoan

Nazioarte mailako UCI C2 mailako proba izan da aurtengoa. Elite mailan, Clement Horny belgikarra (1:02:18) eta Anais Morichon (49:19) frantziarra izan dira irabazleak. Angel Elortza omendu dute. Gotzon Aranbururen bideoa, albistean.

Goierriko Hitza

Olentzero eta Mari Domingi iritsi dira Mirandaolara

Gabon bezperara arte astebururo egingo dituzte bisitak. Oraindik badago lekua hainbat txandatan.

ZIKLO-KROSA

Clement Horny eta Anais Morichon garaile Ormaiztegiko 53. ziklo-kros proban

[ARGAZKIAK ETA BIDEO LABURRA] Juniorretan, Benjamin Noval Suarez eta Noemie Jurado Roumieux izan dira irabazleak. Antolakuntza utzi berri duen Angel Elortzari omenaldia egin diote sari banaketa ekitaldian.

San Martin festak

Xabi Antzak irabazi du Ataungo XIV. Mondeju Lehiaketa

Bigarren saria Egoitz Goikoetxea, Ane Tapia eta Mikel Dorronsorok irabazi dute, eta hirugarrena Joxe Mari Barandiaranek. Herriko mondejuaren lagunari saria Inazio Garmendiak jaso du.

ESKU-PILOTA

Beñat Senar, txapeldun

Pilotari ataundarrak B Serieko 4 t'erdiko txapelketa irabazi du, Unai Amianoren aurka 22 eta 15, Irungo Urantzu pilotalekuan.

San Martin festak

Arama, herria txikia bai, baina eskasa ez

San Martin jaiak ospatzen ari dira aramarrak, asteburu honetan. Adin askotako herritarren artean, herri kirolak egin dituzte gaur arratsaldean.

Kulturartekotasuna

Arroz artean, arrotzik ez

Zazpi herrialdetako komunitate-ordezkarik prestatu dituzte Ordizian Kulturen Arteko IX. Topaketako festa-eguneko bazkariko errezetak. Parte-hartzeaz gain, etorkinek herrian ahotsa eta protagonismoa har dezaten lortu nahi du ekimenak.

Merkataritza

Ilinti udaberriko kanpainan murgilduta dago

Fruta dendetako eta belar dendetako produktuez osatutako hamabi lote zozkatuko ditu oraingoan bezeroan artean.

Pala

Oianguko palarien emaitzak

Goierriko Kopa Luzuriaga-Etxeberria bikoteak irabazi du.

Dantza

Amets Bide dantza taldearen 60. urteurreneko saioa

'Iraganetik Etorkizunera' jarri diote emanaldiari izena. Plaza Nagusian izango da.

L. Goiburu

Martin Arbeok egoera geopolitikoari buruz hitz egingo du asteazkenean

Ekitaldia Urretxu eta Zumarragako EH Bilduk antolatu dute eta Bilgunean izango da.

Musika

Izaki Gardenak taldearen rock-popa Zaldibian

Herri Antzokian da kontzertua, 22:00etan hasita. Indezent DJak girotuko du aurrea eta ondorena.

I. Gurrutxaga
KULTUR AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

28. Iparra-Hegoa Seguran, Eltziego Eguna Idiazabalen, bertsoak Ataunen, Arriaranen, Idiazabalen, Ordizian eta Urretxu-Zumarragan, 'Txillida 100 urte' jaialdia Legazpin, Legoreggae jaialdia Legorretan, Izaki Gardenak taldea Zaldibian, zinema karteldegia... Ikus agenda osoa albistean.

Goierriko Hitza
Olaria saria

Txillidaren 'langileek' jasoko dute aurtengo Olaria saria

Maiatzaren 3ko ezpata dantzaren ekitaldian jasoko dute aitortza. Aurten hamahiru hautagaitza aurkeztu dituzte herritarrek.

Pala eta esku pilota txapelketak

Pala eta esku pilota txapelketen seigarren jardunaldiko karteldegia

Gernika pasealekuko pilotalekuan jokatuko dira partidak, gaurtik igandera.

Mendia

Aralarko bira antolatu du Oamendik

Guardetxeko aparkalekuan (Nafarroa) emango diote hasiera.

Gipuzkoako Eskola Txikien festa

Gipuzkoako Eskola Txikien jairako arropa probatu eta erosteko aukera, asteburuan

Bi informazio gune jarriko dituzte datozen egunetan: martxoaren 29an, Alegiako Sindikatoan eta apirilaren 6an, Santa Lutzi auzoko mediku etxean (11:30-13:00). 

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa