Bestelakoak

Atletismoa

Ibañez eta Zubizarreta garaile Hiru Auzoetako Korrikaldian

Goierritarrek bete dituzte podiumeko postu nagusiak. Ataundarren parte hartzea ere inoizko altuena izan da. Guztira 24 herritarrek hartu dute parte lasterketan.

ARDIKI EGUNA

Beko Karnizerie harategiak irabazi du XXX. Mondeju Lehiaketa

Mendizabaldarrek egin dute bigarren, eta Irune Oyarbidek hirugarren. Aralarko Gazta Lehiaketa Garoa gaztandegiak irabazi du. Josu Aldasoro bigarren gelditu da, eta Zelaieta elkartea izan da hirugarrena.

Errugbia

Ampo Ordiziak ezin izan du Bartzelona garaitu

Ordiziarrak atzetik ibili dira une oro markagailuan, eta azkenean 17-20 bukatu da neurketa.

Bertako sagardoa ere protagonista, Zegamako 11. Cava festan

Sagardoaren esperientziaz gozatzeko, Zeraingo Oiharte sagardotegira bisita egin dute Sabt Sadurni D´Anoiako eta Zegamako Udaleko ordezkariek.

Gazte Festak

Aldarrikapena eta festa giroa, Lazkaoko 8. Gazte Festetan

Buruko osagarrien poteoa eta bazkaria egin dituzte gaur. Guztira, 150 bat gaztek hartu dute parte antolatutako ekintzetan.

Errugbia

Ampo Ordiziak Bartzelonaren aurka jokatuko du etzi

Bartzelonaren aurka lehiatuko da Ampo Ordizia, 12:00etan, Ordiziako Altamira estadioan.

Ardiki Eguna

Ez da ganadurik izango Ardiki Egunean

Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazitako neurri berriaren harira, ganadu erakusketarik ez egitea erabaki du Ardiki Eguneko antolakuntzak.

Izaro Villarreal
Frontenisa

Laugarrenez jokatuko da aurten Idiazabalgo emakumezkoen binakako frontenis txapelketa

Azaroaren 22an jokatuko da Igarondo pilotalekuan. Iaz inoizko bikote gehien elkartu zituen. Izen-ematea zabalik dago.

Euskaraldia 2025

Euskaraldiko bilera egingo dute Araman

Itsasondoko, Aramako eta Altzagako herritarrak daude gonbidatuta Aramako Iriarte Aretora.

Pantailen erabilerari buruzko formakuntzako bi saio Legorretan

Ugarotarrak Guraso Elkarteak, Ugaro Herri Ikastetxeak eta Legorretako Udalak elkarlanean bi saio antolatu dituzte. Miren Ros Aiertzaguenak gidatuko ditu

Altzagari buruzko 'Herri txiki, infernu handi' saioa, igandean

Euskal Telebistako lehen katean, martxoaren 16an, 22:00etan ikusteko aukera izango da.

Ordiziako Mendizaleek Martxoaren 8a ospatu dute

Gorriti-Guratz-Uitzi-Mergelu-Gorriti mendi ibilaldia egin dute asteburuan.

Ataunek informazio taula berriak ditu

Udaleko informazioa iragartzeko eremua eta eragileena bereizi dituzte.

I. Gurrutxaga
Zinema

'Cuando cae el otoño' filma Goieniz zineklubean

Martxorako programatutako bi filmetan lehena izango da Francois Ozon frantziarrak zuzendutakoa.

I. Gurrutxaga
Ikus-entzunezkoa

Lazkaoko Mendi Astea hasteko, Coloradoko Arroila Handia

Amalur mendi elkarteak antolatu duen hiru emanaldietatik aurrenekoa izango da.

I. Gurrutxaga

Naiara Martin izan da udal egutegiko otsaileko irabazlea

Herriko ostalaritzan edo merkataritzan gastatzeko 50 euroko txartela irabazi du.

Erakusketa

Jose Perearen lanak ikusgai, Joan Kruz ile apaindegiko erakusketa berrian

Martxoan eta apirilean zehar ikusi ahal izango dira 'Margoak, marrazkiak eta libururen bat edo beste' izenburupean.

Pantailen erabilera

Mundu digitalaz eta seme-alaben zaintzaz hitzaldia Ordizian

Jakintzako LH4ko gurasoei eta Urdanetako LH5eko gurasoei zuzendutako saioa da.

I. Gurrutxaga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa