Antzerkia: 'Escape Room'
Urtarrilaren 9an, 20:30ean, Txalo produkzioak taldeak Escape Room antzezlana taularatuko du Beasaingo Usurbe antzokian, Beasaingo eta Ordiziako udalek antolatutako Antzerki Garaia zikloaren barruan.
DATU TEKNIKOAK
- Egileak: Joel Joan eta Hector Claramunt
- Itzulpena: Martin Agirre
- Ekoizpena: Txalo produkzioak
- Antzezleak: Zuhaitz Gurrutxaga, Oihana Maritorena, Nerea Gorriti, Iñigo Aranburu. Aktore Gonbidatua: Xabier Agirre
- Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Iraupena: 85 minutu
- Hizkuntza: Euskara
SINOPSIA
“Orain egun gutxi dela, inguruko auzo bateko edukiontzi batean gizon baten gorputza erabat zatitua azaldu zen, eta betidanik lagun minak izan diren bi bikote Escape Room bat egiteko gelditu dira… Lau lagunak primeran pasako dutela pentsatzen dute, bakoitzaren adimena martxan jarri eta barre etengabe egingo dutelakoan…
Baina gelako atea kolpetik ixten denean… gauza arraroak pasatzen hasiko dira… Escape Room horretatik ihes egitea ez da batere erraza izango eta jokoa infernu bihurtzen hasiko da, beraien arteko harremana hankaz gora jarri arte… ematen ez badu ere, hau komendia da… beldurrezko komedia!”












