Azoka: 28. Gazta Azoka Idiazabalen
Maiatzaren 2an eta 3an 28. Gazta Azoka ospatuko dute Idiazabalen. Hona bi egunetako egitaraua:
Maiatzak 3, igandea
- 10:00. Azoka irekiera eta txistulari kalejira.
- 11:00. Umeentzako herri kirol tailerra, futbito zelaian.
- 11:30. Gazta txapelketa herrikoia, plaza nagusian.
- 11:45. Gazta egite eta ketze erakustaldia, era moderno eta tradizionalean, Txomenarena parkean.
- 12:30. Artaldea pasako da herriko kaleetatik. Ondoren, ile mozte erakustaldia, EAME Euskal Ardi Moztaileen eskutik, Txomenarena parkean.
- 14:00. Omenaldia eta sari banaketa, udaletxearen aurrean.














