Azoka: Gabiriako Errezil Sagarraren azoka
Errezil sagarrak, iaz, Gabirian. Argazkia: Aimar Maiz Azaroaren 15ean, 10:00etan hasita, Gabiriako Errezil Sagarraren azoka eta baserriko produktuen azoka egingo dute. Herriko ganadu erakusketa ere egingo dute lehen aldiz.
EGITARAUA
- 10:00. Azokaren irekiera. 24. Errezil sagar lehiaketaren irekiera.
- 10:00. Gabiriako abereen erakusketaren irekiera.
- 10:30. Errezil sagar-goxo lehiaketaren irekiera.
- 13:00. Sari banaketa.














