Azoka-lehiaketa: Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin
Irailaren 6an Gipuzkoako Artzain Eguna ospatuko dute Legazpin. Azoka ez ezik, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 42. Lehiaketa ere jokatuko da, eta arratsaldean Gipuzkoako 57. Euskal Artzain Txakurren Lehiaketa.
Egitaraua
- 10:00. Postuen irekiera.
- 09:45-10:30. Lehiaketako gaztak jasotzeko denbora.
- 11:00. Gipuzkoako Artzain Gaztaren 42. Lehiaketaraen hasiera.
- 11:00. Gaztagintza eskulan-mintegia, haurrentzat eta gaztetxoentzat.
- 11:00. Gazta dastaketa, herritarren saria izendatzeko (lehenengo gazta bukatzen den arte).
- 11:00. Legazpiko Musika Bandaren kalejira.
- 11:30. Sagardo dastaketaren irekiera.
- 12:00. Gazta Lehiaketarako gazteen epaimahaiaren osaketa.
- 12:00. Pintxo banaketa: Baztarrika baserriko hanburgesa txikiak banatuko dituzte, ardi okelarekin egindakoak.
- 12:15. Ardi mozte erakustaldia.
- 13:00. Artzainei omenaldiak: Juan Carlos Olasagasti eta Miguel Taberna (artzain amerikarrak), eta Iñigo Eizagirre (Orortegi baserrikoa).
- Goizean. Haurrentzat jolasak.
- 13:00. Sari banaketa.
- Goiz osoan. Elustondo anai-arreba trikitilariak.
- Erakusketak goiz osoan. Euskal Herriko latxa arrazako ardiak eta ahariak; Artzai Gazta elkarteko kideen gaztaren salmenta; sagardo dastaketa; artisautza erakusketa eta azoka udaletxe aurrean.
- 14:30. Herri bazkaria, Aitxuri jatetxean.
- 17:30. Gipuzkoako 57. Euskal Artzain Txakurren Lehiaketa, Urtatzako zelaian (urtegirako bidean). Parte hartzileak: Aitor Tato eta ‘Fidel’ (Ataun), Aitor Tato eta ‘Sua’ (Ataun), Jose Mari Bengoa eta ‘Argi’ (Oñati), Jesus Mari Plazaola eta ‘Bat’ (Arrasate), Jabier Zubiaurre eta ‘Lista’ (Mutriku), Jose Martin Tolosa eta ‘Buru’ (Tolosa), eta Mikel Calderon eta ‘Sua’ (Urretxu).













