Azoka: San Martin feria Zegaman
Azaroaren 15ean San Martin feria egingo dute Zegaman. Aurten ez da ganadu lehiaketarik izango.
EGITARAUA
- 9:00-14:00. Aizkorri-Aratza Parke Naturaleko gazten salmenta, pilotalekuan.
- 9:00-14:00. Artisau produktuen azoka, Aitxuri Herri Eskolako patioan, pilotalekuan eta plazan.
- 10:00. Herriko txistularien kalejira, herriko kaleetan zehar.
- 11:00-13:00. Aizkorri-Aratza Parke Naturaleko XXVI. Gazta Lehiaketa, pilotalekuan.
- 11:00. Eusko Labeldun Tolosako Babarrunaren dastatzea, Aitxuri Herri Eskolako patioan.
- 13:30. Aizkorri-Aratza Parke Naturaleko XXVI. Gazta Lehiaketako sari banaketa, pilotalekuan.
- Ondoren. Lehiaketara aurkeztutako gazten dastatzea herriko elkarte gastronomikoen laguntzarekin.
- 13:00-15:00. Txakoli dastatzea Tartaloetxe elkartean.
- 17:30. Buruhandiak, plazan.
- 18:00. Herritarren arteko eskuz binakako XXVI. San Mardtin Pilota Txapelketako finalak, pilotalekuan.
- Iluntzean. KitaDelPare txaranga, herriko kaleetanzehar Gazte Herexak antolatuta.













