Bisita gidatua: III. Errota Eguna Zegaman
Zegaman dago Gipuzkoako zeramika-errota bakarra, Intxaustierrota. Maiatzaren 12an, 11:00etan bisita gidatua antolatu dute eta berritutako zeramika-errotaren funtzionamendua ulertaraziko diete bisitariei.
Dohainik da, baina ezinbestekoa da izena ematea: 943 80 21 87 – 688 623 609 telefonoetara deituta, edo anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita.













