Festa: Zaldibiako Ardiki Eguna
Zaldibiako Ardiki Eguna, urriaren 25ean, igandea
EGITARAUA
- 10:30. Diana. Herriko txistulariak, Xapre trikitilaria, Juan Mari Beltran, Astiazaran aita-alabak, Hernaniko musika eskolako albokari, dultzainero eta txistulariak.
- 10:30. Artisautza erakusketa. Ardi gazta, mondejuak egiten, artilea lantzen, saskiak egiten…
- 10:30. Inustiko haustarriaren erakusketa. Zaldibia, Lazkao eta Ataun herriek osatzen zuten elkargoko lurrak sailkatzen zituen.
- 10:30. Ganadu erakusketa. Latxa ardiak, ahuntz azpigorriak, pottokak.
- 10:30. Artisauen salmenta postuak.
- 12:00. Zaldibiako 21. Mondeju lehiaketa eta Aralarko 18. Gazta lehiaketa.
- Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak, plazan.
- 12:00. Astazerra erakustaldia. Arpanarekin enborra ebakitzen, garai bateko erara.
- 13:30. Sari banaketa.
- 14:30. Bazkaria. Antzokian eta jatetxeetan: mondejua, ardikia saltsan, ardikia erreta piperrekin, gazta, ardoa, kafea, kopa eta purua (txartelak 25 euroan salgai herriko taberna eta jatetxeetan, baita goizean zehar plazan ere).
- 18:00. Erromeria. Goierriko Erromeria Birako bigarren dantzaldia, plazan.
- 19:30. Lagunarteko kalejira.
- 21:30. Ardiki Egunaren bukaera.