Festak: Beasaingo Loinazko San Martin jaiak
Maiatzaren 15etik 24ra Loinazko San Martin festak ospatuko dituzte Beasainen. Hona jaietako egitaraua egunez egun:
Maiatzak 24, igandea
- 10:00. Esna-deia, Iturengo Aurtizko joaldunak, eta Loinatz Musika Eskolako txistulariak eta tronpeta jotzaileak.
- 10:45. 24. Dantza Topaketa. Dantzarien ibilaldia, auzoetatik abiatuta.
- 12:00. 62. Beasaingo Hiria argazki lehiaketa, eta jarraian erakusketaren inaugurazioa. Ekainaren 7ra arte, 18:00etatik 20:00etara zabalik; larunbatetan eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara ere bai (astelehenak eta astearteak itxita). Igartzako jauregiko erakusketa aretoan.
- 12:30. Dantzarien topaketa, Erauskin plazan.
- 17:30. Goierriko erraldoi eta buruhandi topaketa: Beasain, Ordizia, Segura, Lazkao, Idiazabal eta Legorreta. Bideluze plazan.
- 18:00. Azken kalejira.
- 18:30. Herri kirol jaialdia, Dolarea parkean (euria bada, Gernika pasealekuko frontoian).













