Festak: Legorretako Azentzio jaiak
Maiatzaren 13an hasiko dira festak Legorretan.Loinaz Agirre Maiatzaren 13tik 17ra Azentzio jaiak ospatuko dituzte Legorretan. Hona bost egunetako egitaraua:
Maiatzak 13, asteazkena
- 17:00. Esku pilota txapelketako finalak. 17:00etan haurrena, 18:00etan helduena. Pilotalekuan.
- 19:00. Pregoia eta jaien hasiera, udaletxeko balkoitik. Bilkoin elkartea izango da pregoilaria.
- Ondoren. Erraldoiak, buruhandiak eta kalejira, plazatik abiatuta.
- 19:30. Bertso erronka, plazatik abiatuta. Bertsolariak: Agin Laburu, Nerea Elustondo, German Urteaga eta Eneritz Artetxe. Gai jartzailea: Aizpea Garmendia.
- 21:30. Lagunarteko afaria, plazan.
- 23:30. L’Egourloop DJaren saioa, plazatik abiatuta.












