Ihes jolasa naturan: 'Frai Bartolomeren misterioa'
Ekainaren 6, 13an eta 14an, 20an eta 21ean eta 27an eta 28an Frai Bartolomeren misterioa ihes jolasa naturan egingo dute Zegamako Anduetza parketxean, Escape room jokoan oinarrituta.
Hiru txanda daude: 10:15, 11:30 eta 12:45.
- Non: Anduetza parketxea (Zegama)
- Iraupena: Ordu bat.
- Prezioa: Helduak 6 euro / 12 urtetik beherakoak 4 euro
- Partaide kopurua: bitik zortzira.
- Erreserba egitea ezinbestekoa da.














