Ikus-entzunezkoa: 'Hutsune handi bat'
Martxoaren 18an, 20:00etan, Hutsune handi bat dokumentalaren hirugarren proiekzioa Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrerak agortuko balira, 22:00etan beste proiekzio bat egingo lukete.
Heroinak eta HIESak Zumarragan eta Urretxun eragindako 115 heriotzak eta suntsitutako milaka bizitzak gogorarazten dituen dokumentala. Ideia Anne Zufiaurrena izan zen eta berak jarri du ahotsa. Zuzendari lanak, berriz, Alex Areizagak egin ditu.













