Jaiak: Agorreko Santikutz jaiak
Legazpiko konpartsako erraldoi guztiak udaletxe atarian.Tere Madinabeitia Irailaren 11tik 13ra Agorreko Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin.
Irailaren 11, ostirala
- 13:00. Korosting 2026 hasiera. Korostira igo eta jaitsi 24 orduz txandaka. 24 ordu, 24 errelebo.
- 16:30. Haurren bizikleta festa Euskal Herria plazan, Telleriarteko Txirrindulari Elkartearen eskutik.
- 18:00. Jai hasierako Sardina jana Lekanazpi Elkartearen eskutik 20:00ak arte, Euskal Herria plazan. Bi euro pintxoa eta tragoa.
- 18:30. Lekerraldoi eta buruhandi konpartsaren kalejira.
- 20:00. Bertso saioa: Beñat Gaztelumendi eta Ekhiñe Zapian, Bertso Olariak elkarteak sustaturik Nafarroa Kalean
- 21:30. Kantu afaria, Doinua Musika Eskolak sustatuta, Euskal Herria plazan. (Eguraldiak lagunduko ez balu, Azokan). Ogitartekoak eta sagardoa, ardoa eta ura izango dira bertan salgai.
- 23:30. Zo-Zongo taldearen Kolpez blai emanaldi ibiltaria, erdigunean.
- 23:30. Kontzertuak txosnagunea: Xarigart, Akerren seinale eta DJ Tintz















