Jaiak: Agorreko Santikutzak Legazpin
Legazpiko Musika Bandak Santa Zezilia egunean Urbeltzen eskainitako kontzertuko une bat / T. Madinabeitia - Goierriko Hitza Irailaren 13tik 15era Agorreko Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin.
Irailak 15, igandea
- 09:00. “Legazpiko 17. Argazki Rally Digitala. Batis Goikoetxea Memoriala”. Izen ematea Kultur Etxean goizeko 9:00etatik 10:00etara.
- 09:00. Diana Goiz Deia txistulari taldearekin.
- 09:30. Probintzia mailako bola txapelketa, Danantzako herri bolatokian. Izen-ematea, 09:30etik 10:30era.
- 10:30. Hamaiketakoa Korostiaga mendian.
- 11:00. Egurrezko eta Herri kirol jolasak, Euskal Herria plazan.
- 11:00. Meza Korostiaga mendian.
- 11:45. Erromeria Korostiaga mendian Goiz Deia txistulari taldearekin
- 12:30. Alaitasuna errondaila, Erdigunean.
- 17:30. Haurrentzako ikuskizuna. Zirika Zirkus taldearen Aurkitu gabeko altxorra Euskal Herria plazan.
- 19:00. Legazpiko Musika Bandaren kalejira eta ondoren emanaldia Euskal Herria plazan.













